2010/03/08ko prentsa-oharra

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA 2010

1993tik hazi egin da emakumeek lan nagusian emandako batez besteko denbora soziala, eta murriztu etxeko lanetakoa

2008an emakumezkoek 3 ordu eta 33 minutu ematen zituzten etxeko lanetan, gizonezkoek baino 2 ordu eta 4 minutu gehiago.

Eustatek 2008an egindako laugarren Denbora Aurrekontuen Inkestaren emaitzen arabera, behatutako zenbait jarduerari biztanleriak eskaintzen dien eguneroko denboraren banaketan bada aldaketarik, denboraren erabilpen sozialean, genero ikuspegitik, joera berrien seinale litezkeenak.

Denboraren erabileran ikusitako aldakuntzen zati handi bat emakumeen lan ordainduaren hazkundeak eragin du. Emakumeek lan nagusian pasatako batez besteko denbora sozialean arian-arian hazkundea ikusten da, 1993ko ordubete eta 15 minutuetatik 2008ko bi ordu eta 9 minutuetara; horrekin batera murriztu egiten da etxeko lanetan pasatako denbora, ordubete eta 43tik ordubete eta 25era.

2008an gizonezkoek lan nagusian duten partaidetza-tasa %43,5ekoa izan zen eta emakumezkoena %32,7koa; lehenengo kasuan, 2003an baino 3,3 ehuneko-puntu gutxiago; emakumezkoen kasuan, 1,9 ehuneko-puntu gehiago.

graf0005755_01_e.png

Guztizko lan-denboratzat hartzen da bai ordaindutako lanean, bai ez-ordainduan emandako denbora, eta begiratutako 15 urteetan, ordutan, eguneko 6,09tik 6,15era hazi da. Azken bost urteetan biztanleria landunaren lan-denbora eguneko 12 minutuz hazi da eta lan ordainduan igo egin da emakumeen parte-hartze tasa. Biztanleria landuna egunean 12 minutu gehiagotan aritu da lanean azken bost urteetan, eta ordaindutako lanean igo egin da emakumeen parte-hartzea.

2003an emakumezkoek gizonezkoek baino ordubete eta 9 minutu gutxiago ematen zuten batez beste lan ordainduan; 2008an ordubete eta 15 minutu gutxiago. Astelehenetik ostegunera, gizonen eguneko lanaldia, batez beste, 7 ordu eta 4 minutu ziren 2003an; 2008an 7 eta 58, 54 minutu gehiago. Egun horietan emakumeen denbora-hazkundea 5 minutu bakarrik ziren; 2003an 6 ordu eta 31 minutu, 2008an 6 eta 36.

Generoaren ikuspegitik bada alderik guztizko lanarekin lotutako zenbait jardueratan. 2008an, argiro gizonenak diren jardueren artean konponketak nabarmentzen dira. Horretan aritzen direla dioten emakumeek batez besteko denboraren %90ean jarduten dute eta gizonek %140ean; kudeaketetan ere, egiten dituzten emakumeek batezbestekoaren %75ean eta gizonek %125ean jarduten dute.

1993ren aldean genero-intzidentzian bada alderik; orduan erabat gizonenak konponketak bakarrik ziren, eta 2008an kudeaketak ere nabarmen dira gizonenak.

2008an oso emakumeenak dira otorduak prestatzea (batez besteko denboraren %136, gizonen kasuan %57), arropaz arduratzea (%110 eta %57), garbiketa (%108 eta %75) eta haurrez arduratzea (%117 eta %77). Beste jarduera batzuetan ez dago alde handirik: arautu gabeko prestakuntzan, erosketetan edo helduak zaintzen.

Aztertutako 15 urteetan emakumeekin lotutako guztizko lanaren gaineko jarduerak “betikoak” dira, alegia, genero-patroiari eutsi egiten zaio, baina nabarmentzekoa da genero-tartea gutxitu dela garbiketako etxeko-lanetan.

2008an emakumeak etxeko lanetan 3 eta 33 minutuz aritzen dira

Biztanleriaren %92,3k etxeko lanak egiten zituen 2008an, bost urte lehenago baino ehuneko 13,7 gehiago, baina batez beste 26 minutu gutxiago 2003an baino. Ia ez da jaitsi etxeko lanetan emakumeek eta gizonek pasatzen duten denbora-aldea. Emakumezkoek 3 ordu eta 33 minutu ematen zituzten etxeko lanetan, gizonezkoek baino 2 ordu eta 4 minutu gehiago, 2008an; 2003an 2 ordu eta 6 minutukoa zen aldea.

Bestalde, 16 urte eta gehiagoko pertsonen %22,8k (ehuneko 3 puntu gehiago 2003an baino) batez beste 2 ordu eta 3 minutu eskaintzen zizkion egunero etxeko lagunez arduratzeari, adin txikikoez zein nagusiez arduratzeari. 2003an baino 17 minutu gehiago ematen dira jarduera horretan. Gizonezkoei ordubete eta 41 minutu hartzen dizkie eta emakumezkoei 2 ordu eta 18 minutu.

Adin txikikoak zaintzen 21 minutu gehiago pasatzen dira, ordubete eta 43 minutu guztira. 2003an ez bezala, helduak zaintzen emandako denbora hazi egin da, 26 minutuz, 2008an; 2 ordu eta 9 minutu guztira.

Denbora Aurrekontuen inkesta 1993an, !998an eta 2003an burutu zen; azkenak 2008. urtea zuen erreferentziatzat. Estatistikak egun batean Euskal AEko biztanleria egoiliarrak denbora zertan ematen duen neurtzen du.

graf0005755_02_e.png

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek. eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Manu RiveirosManu Riveiros Tel:+34-945-01 75 62 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

1993tik hazi egin da emakumeek lan nagusian emandako batez besteko denbora soziala, eta murriztu etxeko lanetakoa

Eragiketa : 
Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren atala Eustaten webgunean
Eragiketa kodea : 
999103
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2010/03/08
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005755_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali