2010/03/24ko prentsa-oharra
INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2010eko OTSAILA
2010eko otsailean industriako prezioek %0,1 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2009ko otsailetik 2010eko otsailera) industriako prezioek %0,6 egin dute gora
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,1 igo ziren 2010eko otsailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, otsaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,6 positiboan da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2010eko otsailean, “Ehungintza eta jantzigintza” (%0,9), “Metalurgia eta metalezko gaiak (%0,6), “Petrolioa fintzea (%0,4) eta “Metalezko eta ez metalezko mineralak” (%0,4) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak honako sektore hauek izan zituzten: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-0,9), “Material elektrikoa” (%-0,5) “Beste manufakturak” (%-0,2) eta “Papera, edizioa eta arte grafikoak (%-0,1) sektoreek.
Urte arteko aldian (2010eko otsaila, 2009koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zaizkie: “Petrolioa fintzea” (%29,6), “Beste manufakturak” (%3,7), “Larrugintza eta zapatagintza” (%1,7) eta “Material elektrikoa” (%1,5). Kontrako noranzkoan, jaitsierak izan dituzte “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-5,5) “Zurgintza (%-4,5), “Metalurgia eta metalezko gaiak” (%-4,2), eta “Elikaduraren industria” (%-1,3) sektoreetako prezioek.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, otsailean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Bitarteko ondasunen prezioak %0,3 igo ziren; Ekipo-ondasunenak %0,1; Energiaren prezioak %0,2 jaitsi eta Kontsumo-ondasunenak %0,1 jaitsi. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,2 jatsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenetan aldaketarik ez (%0,0).
Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %10,5 igo ziren, Ekipo-Ondasunenak %0,6 igo; Bitarteko ondasunenak %2,3 jaitsi eta Kontsumo-Ondasunenak %1,1 jaitsi. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %1,3 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,0.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.:eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Jaiotzen inguruko prentsa-ohar gehiago
Jaiotzen inguruko Datu-bankua