2010/02/25eko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2010eko URTARRILA

Euskal AEko azalera handietako salmentak %5,7 gehitu ziren 2010eko urtarrilean

Elikagaiek urte arteko %1,6ko jaitsiera izan zuten eta gainerako produktuek %9,0ko igoera

EUSTATek landutako datuen arabera, lan egutegiko baldintza homogeneoetan, 2010eko urtarrilean %5,7ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Bi sektore handiek jokaera ezberdinak izan zituzten urtarrilean: elikagaien salmentek %1,6ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %9,0ko igoera.

Salmentek %15,5eko igoera nominala izan zuten Gipuzkoan (azalera berriak ireki dira) eta %3,2koa Bizkaian; Araban %0,9ko jaitsiera izan zen.

Aurreko hilaren, 2009ko abenduaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %2,1eko jaitsiera izan zuten uneko terminoetan Euskal AEn. Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %2,3ko jaitsiera izan zuten; Bizkaian, %1,7koa eta Gipuzkoan %2,7koa, jaitsiera nominalak beti.

Termino finkoetan azalera handietako salmentek %4,9ko hazkundea izan zuten.

Salmenten guztirakoaren hazkunde hau, behin prezioen eragina deskontaturik, bi sektore handien bilakaera ezberdinetan gauzatzen da. Elikagaien salmentak %0,9 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %7,4 igo, euro finkoetan.

graf0005732_01_e.png

Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa positiboa izan zuten Gipuzkoan (%15,4) eta Bizkaian (%2,3). Araban, berriz, %1,5eko jaitsiera.

2009ko abenduaren aldean, Euskal AEko azalera handietako salmentek %2,0ko jaitsiera izan zuten prezio finkoetan. Hiru herrialdeek, termino errealetan hazkunde negatiboak izan zituzten aurreko hilaren aldean. Araban %2,1 jaitsi ziren salmentak, Bizkaian %1,5 eta Gipuzkoan %2,8, euro finkoetan eta 2009ko abenduaren aldean.

Azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,1 handitu ziren 2010eko urtarrilean 2009ko abenduaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan. Gipuzkoan %1,0, baina Araban %-0,2, eta Bizkaian %-0,3.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %5,7 gehitu ziren 2010eko urtarrilean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2010/02/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005732_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali