2010/03/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %5 gehitu ziren 2010eko otsailean
Elikagaiek urte arteko %2,9ko jaitsiera izan zuten eta gainerako produktuek %9,9ko igoera
EUSTATek landutako datuen arabera, lan egutegiko baldintza homogeneoetan, 2010eko otsailean %5,0ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Bi sektore handiek jokaera ezberdinak izan zituzten urtarrilean: elikagaien salmentek %2,9ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %9,9ko igoera.
Salmenten igoera nominalak hiru lurraldeetan izan dira: Salmentek %14,5eko igoera nominala izan zuten Gipuzkoan (azalera berriak ireki dira); %3,2koa Bizkaian eta Araban %1,6koa.
Aurreko hilaren, 2010eko urtarrilaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %2,0ko jaitsiera izan zuten uneko terminoetan Euskal AEn. Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %3,0ko jaitsiera izan zuten; Bizkaian, %3,1ekoa; Gipuzkoan, berriz %0,6ko igoera; denak nominalak.
Termino finkoetan azalera handietako salmentek %4,5eko hazkundea izan zuten.
Salmenten guztirakoaren hazkunde hau, behin prezioen eragina deskontaturik, bi sektore handien bilakaera ezberdinetan gauzatzen da. Elikagaien salmentak %2,0 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %8,2 igo, euro finkoetan.
Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoen arabera. Prezio finkoak. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak.
Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa positiboa izan zuten Gipuzkoan (%14,9), Bizkaian (%1,0) eta Araban (%0,6).
2010eko urtarrilaren aldean, Euskal AEko azalera handietako salmentek %2,0ko jaitsiera izan zuten prezio finkoetan. Araban eta Bizkaian termino errealetan aldaketa negatiboak izan dira aurreko hilaren aldean (%-3,0 eta %-3,1); Gipuzkoan %0,9ko igoera euro finkoetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,8 ugaritu ziren 2010eko otsailean urtarrilaren aldean; igoera hiru lurraldeetan gertatu zen. Gipuzkoan %1,4 igo zen, Araban %1,0, Bizkaian %0,4.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Azalera handietako merkataritzari buruzko prentsa-ohar gehiago
Azalera handietako merkataritzari buruzko datu-bankua