2010-04-27ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2010EKO MARTXOA
Euskal AEko azalera handietako salmentak %15,7 gehitu dira 2010eko martxoan
Elikagaiek %6,9 egin dute gora urte batetik bestera, eta gainerako produktuek %21,4.
EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko azalera handietako salmentek urtetik urtera %15,7ko gehikuntza nominala izan dute 2010eko martxoan. Bi sektore nagusienek portaera positiboa izan dute martxoan. Elikagaien salmentek %6,9ko igoera nominala izan dute urte batetik bestera; eta gainerakoek %21,4ko gehikuntza izan dute.
Hiru lurraldeetan eman dira igoera nominalak salmenten kopuruan: Gipuzkoan %23,2ko igoera izan da (azalera berriak ireki direla kontuan hartuta), Bizkaian %13,6koa eta Araban %9,2koa.
2010eko otsailaren aldean, salmenten gaineko datuek (desestazionalizatu ostean) erakusten dute hil artean %8,0ko igoera izan dela urteko prezioetan Euskal AE osoan. Martxoan, otsailaren aldean, Arabako azalera handien salmentek %7,6 egin dute gora hilabete batetik bestera, Bizkaikoek %8,4 egin dute gora martxoan (otsailarekin alderatuta) eta Gipuzkoan %6,4 egin dute gora; horiek guztiak, betiere, balio nominaletan.
Prezio konstanteetan, azalera handien salmentek %14,1 egin dute gora
Salmenta guztien gorakadak bilakaera positiboa izan du azpisektore nagusienetan, prezioen eragina kendu ostean. Elikagaien salmentek %6,7 egin dute gora eta gainerako produktuen salmentak %18,4 igo dira, euro konstanteetan.
Balio errealetan, Gipuzkoako azalera handietan urte batetik bestera aldakuntza positiboa eman da (% 22,2), Bizkaikoak % 11,9 gehitu dira eta Arabakoak % 7,1 gehitu dira.
2010eko otsailaren aldean, Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren salmentek prezio konstanteetan %7,4 egin dute gora. Hiru lurraldeetan eman dira aldaketa positiboak: Bizkaian %7,8ko gehikuntza eman da, Araban %7,3koa, balio errealetan, eta Gipuzkoan %6,0koa; datu horiek guztiak euro konstantetan neurtu dira eta betiere 2010eko otsaileko datuekin alderatu dira.
Azalera handietako establezimenduetan lan egin duen pertsona kopurua %0,1 txikitu da 2010eko martxoan, otsailaren aldean (desestazionalizatu ostean). Aldaketa hori positiboa izan da Gipuzkoan eta Araban (%0,9 eta %0,3, hurrenez hurren) baina Bizkaian kopuruak %0,6 egin du behera.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: AHMI-Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea
Datu-bankua: Azalera handietako merkataritzaren indizea