HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Eustatek eskola webgunea...

2010-04-26ko prentsa-oharra

ESKOLA WEBGUNEA

Eustatek eskola webgunea berritu du eta heziketa-baliabide originala sartu du: webquest

Ingelesezko lau unitate didaktiko ere sartu ditu

Eustatek eskola webgunea berritu du eta informazioaren teknologien erabilera oinarritzat hartzen duen heziketa-baliabide berria sartu du: webquest izenekoa. Ariketak egiteko ordenagailua erabili behar da eta informazioa Internet bidez bilatu behar da modu gidatuan.

Webquest produktua egituratua da eta interes handiko gaurko gaiak hartzen ditu oinarri moduan. Baliabide horren bidez ikasleak honakoak egiten ikas dezan lortu nahi da: informazioa bilatzen eta aztertzen, kalkulu estatistikoak egiten, datuak azaltzen eta ahoz eta idatziz adierazten. Berrikuntzaren ostean ikasleak 4 webquest ditu.

Eustaten webguneak hasieran 10 unitate didaktiko zituen (biztanleria, hizkuntza, teknologia berriak…), baina orain 14 unitate didaktiko edukitzeaz gainera jarduerak aldatu dira eta horietan jasotako datuak eguneratu dira. Unitate didaktiko bakoitzak 10 ariketa eta test 1 ditu. Ariketek ikasgelan estatistika gai zehatz bat lantzeko arauak ematen dituzte. Beste berrikuntza bat ere badago: 4 unitate didaktiko ingelesera itzuli dira.

Gainera, webguneak baditu bizitasuna ematen dioten beste atal batzuk (Testa, Jokoak, Okerrak, Altxorraren bila eta Aipagarriena). Horretarako eduki elkarreragileak eta ludikoak eskaintzen dira.

Hurrengo hileetan Eustatek webguneko atal hau sustatuko du Euskal AEko hezkuntza zentroetan; irakasleei webguneko materiala handitu eta berritu dela jakinaraziko die eta erabiltzeko erraza dela azpimarratuko die. Halaber, 2010-2011 Garatu Planaren bidez ikastaro bat eskainiko da eskola webgunea hobeto ezagutu dezaten.

Eustaten produktu hau, eskola webgunea, garatzeko eta berritzeko helburu nagusia da estatistika ofiziala ezagutzera ematea eta gero eta gehiago erabiltzea.

Eustaten eskola webgunean hezkuntza maila bakoitzeko curriculumak garatzeko dekretuen arabera lantzen dira eduki guztiak. Izan ere, kontuan eduki behar da gure hezkuntza-sisteman, matematika, geografia, hizkuntzak, ekonomia eta gizarte zientzien arlo eta ikasgaietan aurki dezakegula estatistika, lehen hezkuntzan, DBHn eta batxilergoan.

Produktu honek heziketa-proiektuetan parte hartzen duten zentroei laguntzeko ere balio du: esperimentazio esparru hirueleduna eta eskola 2.0

Eskola webgunearen egitura

Laburbilduz, Eustatek egin duen eskola webgunearen oinarrizko egitura hauxe da:

Hasierako orria: orrialde honetatik eskolako webgunearen ataletan sar gaitezke. Orri honetan ongi etorria ematen zaio eskolako atal honetan sartzen den orori.

Unitate didaktikoak: modulu honen bidez unitate didaktikoei eta horietako ariketei buruzko informazioa ikusi eta deskargatu ahal izango da. Guztira 14 unitate didaktiko daude eta horietako bakoitzean 10 ariketa eta test 1 daude.

Webquest: webaren bitartez arakatzeko eta ikertzeko jarduera gidatuak proposatzen zaizkigu; aztertu eta garatu beharreko gai bat hartu da oinarritzat horiek antolatzeko. Ordenagailua eta Internet erabili behar dira.

Testa: atal honek estatistikaz dakiena ebaluatzeko aukera ematen dio ikasleari. Estatistikako terminoei buruzko eta estatistikako ezagupenei buruzko galdesortak daude. Horietan portzentajeak, kalkulua, batezbestekoak, desbideraketak eta korrelazioak lantzen dira.

Jokoak: atal honek ikasleek ondo pasako dutela eta aldi berean ikasiko dutela bermatzen du, eskaintzen dituen jokoei esker: dado-jokoa eta mapen jokoa.

Okerrak: argitaratutako estatistikek okerrak izaten dituzte batzuetan, eta horrela datuen benetako esanahia itxuraldatzen da. Jardueraren atal honetan berri batean agertzen diren oker estatistikoak bilatu behar dira.

Altxorraren bila: partaideek ikerketarako daukaten gaitasuna erakustea da helburua. Altxorrera heldu nahi bada zuzen erantzun behar zaie Eustatek webgunean ematen dituen datu guztiei lotutako galderei.

Aipagarriena: orrialde honetan, Eustaten webgunean dagoen estatistikako informazio-eskaintza zabaleko gauzarik nabarmenenak daude.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Esperanza Alonso Crespo Tel.:+34-945-01 75 69 Faxa:+34-945-01 75 01

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eustatek eskola webgunea berritu du eta heziketa-baliabide originala sartu du: webquest

Eragiketa : 
Ikastetxeentzako estatistika-informazioa (eskolako webgunea)
Eragiketa kodea : 
990127
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2010/04/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0005903_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Hezkuntza Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali