2010-05-26ko prentsa-oharra

AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2010EKO APIRILA

Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,6 igo dira 2010eko apirilean

Elikagaien salmentek %8,1 egin dute behera urte batetik bestera eta gainerako produktuen salmenta %6,4 igo da

EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko azalera handietako salmentek urtetik urtera %0,6ko gehikuntza nominala izan dute 2010eko apirilean. Bi sektore nagusienek portaera ezberdina izan dute apirilean. Elikagaien salmentek %8,1eko beherakada nominala izan dute urte batetik bestera; eta gainerakoen salmentek %6,4ko gehikuntza izan dute.

Salmenten gehikuntza nominala Gipuzkoan bakarrik eman da, %9,2ko igoerarekin (azalera berriak ireki direla kontuan hartuta). Bizkaian salmentek %2,1 egin dute behera eta Araban %5,5eko beherapena eman da.

2010eko martxoaren aldean, salmenten gaineko datuek (desestazionalizatu ostean) erakusten dute hil artean %8,2ko beherakada izan dela urteko prezioetan Euskal AE osoan. Apirilean, martxoaren aldean, Arabako azalera handien salmentek %9,6 egin dute behera hilabete batetik bestera, Bizkaikoek %8,9 egin dute behera apirilean (martxoarekin alderatuta) eta Gipuzkoan %6,2 egin dute behera; horiek guztiak, betiere, balio nominaletan.

Prezio konstanteetan, azalera handien salmentek %0,6 egin dute behera

Salmenta guztien beherakadak bilakaera ezberdina izan du azpisektore nagusienetan, prezioen eragina kendu ostean. Elikagaien salmentek %8,4 egin dute behera eta gainerako produktuenek %4,4 egin dute gora, euro konstanteetan.

Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoen arabera. Prezio finkoak. Egutegi-eragin zuzendua daukaten datuak

Balio errealetan, Gipuzkoako azalera handietan urte batetik bestera aldakuntza positiboa eman da (%8,7), Bizkaikoek %3,2 egin dute behera eta Arabakoak %7,4 jaitsi dira.

2010eko martxoaren aldean, Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren salmentek prezio konstanteetan %8,0 egin dute behera. Hiru lurraldeetan eman dira aldaketa negatiboak: Araban %9,7ko beherapena eman da, Bizkaian %8,6koa, balio errealetan, eta Gipuzkoan %6,0koa; datu horiek guztiak euro konstantetan neurtu dira eta betiere 2010eko martxoko datuekin alderatu dira.

2010eko apirilean azalera handietako establezimenduetako langileen kopuruak %0,2 egin du gora, martxoaren aldean; are gehiago, datuak desestazionalizatuta, aldagai hori positiboa izan da hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %0,4 igo da kopurua; eta Araban eta Bizkaian %0,2 eta %0,1, hurrenez hurren.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 AHMI-Azalera Handietako Merkataritzaren Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Azalera Handietako Merkataritzaren Indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,6 igo dira 2010eko apirilean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2010/05/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006083_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali