2010/05/14ko prentsa-oharra
Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %6,5 igo ziren 2010eko lehenengo hiruhilekoan
Txikizkako merkataritzako salmentak %5,3 eta handizkakoak %7,1 hazi ziren
Eustatek emandako datuen arabera, 2010eko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEko merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %6,5 hazi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %4,3 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.
Sektoreka, handizkako merkataritzan salmenta nominalak %7,1 handitu dira 2010eko lehen hiruhilekoan; txikizkakoan %5,3koa da igoera 2009ko aldi beraren aldean.
Handizkakoaren barruan positiboki nabarmentzen da Produktu erdilanduen eta txatarraren sektorea, zeinak %22,2ren igoera nominala izan baitu. Elikagai ez diren kontsumo-produktuen sektorea ere hazi da, %0,4. Ordea, Makineria eta ekipoaren sektorea %10,0 murriztu da, eta Nekazal eta elikadura produktuen salmenta nominalak %3,0 jaitsi da.
Txikizkakoan merkataritza espezializatuaren salmentak %7,6 igo dira, eta ez-espezializatuan %0,8.
Lurralde historikoen arabera, 2010eko lehen hiruhilekoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalen igoerarik handiena Gipuzkoan izan zen, urte arteko %8,9; Bizkaian %5,7 eta Araban %4,8.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %6,3 igo ziren lehen hiruhilekoan.
2009ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan handizkakoa %7,6 igo da eta txikizkakoa %4,4.
Handizkakoaren barruan urte artekoak ezberdinak izan dira: Produktu erdi-landuen eta txatarraren salmentak %21,3 igo dira; Elikagai ez diren kontsumo-produktuenak %2,4. Nekazal eta elikadurazko produktuenak %2,7 jaitsi dira eta Makineria eta tresneriarenak %7,7, beti termino errealetan.
Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %5,7 igo dira merkataritza espezializatuaren salmentak eta %0,9 ez-espezializatuarenak.
Euskal AE osoan, 2009ko laugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,4 hazi da 2010eko lehen hiruhilekoan.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
BARNE MERKATARITZAREN INDIZEAren gaineko prentsa-oharrak
BARNE MERKATARITZAREN INDIZEAren datu-bankua