2010/06/28ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,1 igo ziren 2010eko maiatzean aurreko hilaren aldean
Elikagaiek %2,3ko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,5ekoa
EUSTATek eskainitako datuen arabera, %1,1eko gehikuntza nominala izan zuen Euskal AEko azalera handietako salmentak, aurreko hilaren, 2010eko apirilaren aldean. Elikagaiek %2,3ko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,5ekoa. Hiru lurraldeek izan zituzten gehikuntzak salmentetan termino nominaletan. Araba eta Bizkaiko azalera handietako salmentak %1,5 igo ziren hil artean; Gipuzkoakoek %0,3koa.
Aurreko urteko hil beraren aldean salmentak %2,9 hazi ziren Euskal AEn eta lan-egutegiko termino homogeneoetan; Gipuzkoan azalera berriak ireki ziren 2009ko bukaeran, eta beraz, 2010ean eskaintza zabalagoa izan da. Egoera hau islatzen da bai lurralde-jokaeran bai txikizkako bi sektore handien bilakaera desberdinean. Elikagaietan %2,5eko urte arteko jaitsiera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan –hor kokatu behar dira azalera berriak- %6,1eko igoera. Urte artean, Gipuzkoan %10,7ko urte arteko igoera nominala dugu salmentetan; Bizkaian %0,7koa da; Araban, berriz, %3,5eko jaitsiera.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %0,9 hazi dira aurreko hilaren aldean eta %1,3 urte artean
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %2,0 igo dira 2010eko apirilaren aldean eta gainerako produktuenak %0,4. Araban %1,4ko igoera dago; %1,3koa Bizkaian, termino errealetan; Gipuzkoan ez dago aldaketarik (%0,0) euro finkoetan aurreko hilaren aldean.
2009ko maiatzaren aldean elikagaien salmentak %2,9 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %3,6 igo euro finkoetan. Lurraldeen bilakaeran berriz ere ikusten da Gipuzkoako azalera berrien irekitzearen eragina; izan ere, bertan %9,5 hazi dira salmentak urte artean termino finkoetan; Bizkaian %0,9ko jaitsiera dago eta Araban %5,4koa.
Azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,1 gutxitu ziren 2010eko maiatzean apirilaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan. Araban %-0,4, Bizkaian %-0,2; Gipuzkoan berriz, %+0,3.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua