2010-06-29ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO ETXEKO PRODUKZIOAREN KONTU SATELITEA 2008

Euskal AEko ordaindu gabeko etxeko lana BPGren %28,7 izan zen 2008an

Azken hamabost urteetan ehuneko horrek 20 portzentaje-puntu egin du behera

EUSTATek Etxeko Produkzioaren Kontu Satelitea landu du laugarren urtez, 1993, 1998, 2003 eta 2008 urteetako informazioa erabilita. Kontu honen xede nagusia da etxeetan egindako ekoizpen jardueraren irudi orokorra ematea eta jarduera horiek emandako balio ekonomikoa zenbatestea, azken hau ez baita osorik ematen Barne-produktu Gordinaren zenbatespenetan. Hona hemen jarduera nagusiak: ostatua, zaintza eta heziketa ematea; janaria ematea eta arroparekin lotutako zereginak egitea.

Euskal AEko etxeko produkzioaren balioa 19.642 milioi eurokoa izan zen 2008. urtean, hau da, urte horretan izan zen Barne-produktu Gordinaren (BPG) %28,7. Etxeko produkzioak BPGean izandako parte hartzeak beherako joera izan zuen: 1993an %47,5 eta 2008an %28,7.

Etxeko produkzioaren eta BPGren arteko erlazioa

Ordaindu gabeko etxeko ekonomiatik merkatuko ekonomiarako transferentzia hori ematearen arrazoiak izan ziren urte batzuetan ekonomia egoera ona izaten eta emakumea lan-merkatuan sartuta egotea. Horrela, aurreko urteetan etxean sortzen zen ekonomia orain, eta egoera ekonomikoaren nolabaiteko hobekuntzaren ondorioz, merkatuan eman da.

Alderaketa egiteko balio izan duten ekonomietan Euskal AEn emandako inguruabar berberak eman dira. Batetik, arestian aipatu bezala, ordaindu gabeko etxeko lanak gero eta agerpen eskasagoa izan du. Bestetik, batez ere emakumeek egiten dute lan hori, nahiz eta Euskal AEn gizonek gero eta parte hartze handiagoa izan.

Etxeko produkzioaren alderaketa (%)

Iturria: EUSTAT. Etxeko Produkzioaren Kontu Satelitea

Funtzioen araberako banaketa 2003. urtekoaren antzekoa izan da. Zehazki, 2008. urtean produkzio osoaren ehuneko handiena izan zuten funtzioak honako hauek izan ziren: janaria (%44,7) eta ostatua (%30,4) eman; gero, eta ehuneko txikiagoarekin, zaintza eta heziketa emateko funtzioak (%15,5) eta, azkenik, arropa eta bestelakoak (%9,4).

Ordaindu gabeko etxeko lanaren banaketa, funtzioen arabera. 2008

2003. urtetik 2008. urtera, gizonen parte hartzea hiru portzentaje-puntu baino gehiago igo da: %24,8tik %28,1era igaro da 2008an. Funtzioen arabera, zaintza eta heziketa ematen (%31,5) parte hartu dute gehienbat gizonek 2008. urtean; ondoren, eta ehuneko horretatik oso hurbil, ostatua ematen parte hartu dute (%31,1); eta haien parte hartze txikiena arropa eta bestelakoak ematean erregistratu da (%13,7).

graf0006165_04_e.png

Etxeko produkzioa lurraldeka banatzean, horietako bakoitzean dagoen biztanle kopuruari lotutako joera eman da: Araban etxeko lanaren %12,4 eman da, Bizkaian %56,8 eta Gipuzkoan gainerako %30,8.

Etxeko lana generoaren arabera aztertzean, aldiz, hiru lurralde historikoetan eman da antzeko banaketa, baina Bizkaian eman da gizonen parte hartze handiena: Euskal AEko batez bestekoa baino portzentaje-puntu bat baino handiagoa.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Maria Angeles Castillo Tel.:+34-945-01 75 97 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Etxeko produkzioaren kontu sateliteari buruzko prentsa-ohar gehiago Interneten Euskal AEko Etxeko produkzioaren kontu sateliteari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ordaindu gabeko etxeko lana BPGren %28,7 izan zen 2008an

Eragiketa : 
Etxeko lanaren kontu satelitea
Eragiketa kodea : 
173302
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
2018
Eguneratze data : 
2010/06/29
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/30
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006165_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali