2010/07/30eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERRI ADMINISTRAZIOEN KONTU EKONOMIKOAK-2008

2008an Euskal AEko Herri administrazioek 805 milioi euroko superabita izan zuten

Estatuaren administrazioak 1.563 milioiko superabita izan zuen Euskal AEn; Euskal administrazioek 758 milioiko defizita.

Euskal AEko herri administrazioak (euskal administrazioak, estatuarena eta Gizarte segurantza): superabita 805 milioikoa izan zen 2008an; hori, nazio-kontabilitatean BPGren %1,2 da, Eustaten datuen arabera. Aurreko urtearen aldean, %75eko murrizketa da balio absolutuetan eta BPGren ehuneko 3,6 puntukoa.

herri administrazioen finantza-gaitasunaren (+) edo finantza-beharraren (-) bilakaera (BPGren %)

Bilakaera negatibo hau areagokoa izan da estatuaren osotasunean, non herri administrazioen sektorea 2007ko %1,9ko superabitetik 2008ko %4,1eko defizitera joan den, BPGren terminoetan. 27-EBn saldo negatiboak okerrera egin du: 2007ko BPGren %0,8ko defizitetik 2008ko %2,3ra.

Euskal AEko herri administrazioen finantza-gaitasunaren murrizketa ez-finantzetako baliabideen bilakaera negatiboari zor zaio –zeinak %0,4 murriztu baitziren 2007aren aldean- eta ez-finantzetako enpleguen hazkundeari –zeinak %10,5 hazi baitziren.

Erakundeak aztertuz gero, Euskal AEko Estatuaren administrazioaren superabita handitu egin zen 2007aren aldean, 1.561 milioitik 2008ko 1.685etara. Gizarte Segurantza, berriz, Euskal AEn 2007ko 186 milioiko superabitetik 2008ko 122ko defizitera pasatu zen.

Euskal administrazioetan, denetan egin zuen okerrera saldoak: Bizkaiko foru eta udal administrazioak 164 milioiko superabita izan zuen 2008an; 2007an baino %71 gutxiago. Gainerakoetan 2007ko superabitetik 2008ko defizitera pasatu da; Araban 122 milioiko defizita, Gipuzkoan 15ekoa eta Eusko Jaurlaritzan 785 milioikoa.

Euskal AEko herri administrazioen aurrezki garbia eta finantza-gaitasuna (+) edo finantza-beharra (-) 2008 (milaka euro)

Herri administrazioen parte-hartzea azken eskarian Euskal AE (milaka euro)
2004-2008

Barne eskari publikoaren parte-hartzea barne eskari guztian handitu egin zen 2007aren aldean; %18,1ean da.

Herri administrazioen parte-hartzeak azken kontsumoaren gastuan haziz darrai ere; 2008an Euskal AEko azken kontsumoaren gastuaren %21,1 izan zen, eta 2007an %19,8 izan zen.

Euskal AEko ekonomiaren osotasunean, herri administrazioen pisua Kapital eraketa gordinean 8 hamarrenez hazi da; %9,6tik 2008ko %10,4ra. Inbertsioen %94,5 euskal administrazioek egin zuten, eta gainerako %5,5 erkidegoko administrazio zentralak.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Clara Ramos Hernández Tel:+34-945-01 75 97 Faxa:+34-945-01 75 01 Herri administrazioen kontu ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago Herri administrazioen kontu ekonomikoen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2008an Euskal AEko Herri administrazioek 805 milioi euroko superabita izan zuten

Eragiketa : 
Administrazio publikoen kontuak
Eragiketa kodea : 
173001
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2010-2023
Eguneratze data : 
2010/07/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006225_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali