2010-07-27ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,1 igo dira 2010eko ekainean
Elikagaien salmentek %3,6 egin dute behera urte batetik bestera eta gainerako produktuen salmenta %2,1 igo da
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko azalera handietako salmentak urtetik urtera %0,1eko hazkunde nominala izan dute 2010eko ekainean. Azalera handietako elikagaien salmentek %3,6ko beherakada nominala izan dute urte batetik bestera; eta gainerakoen salmentek %2,1eko igoera izan dute.
Lurraldeka, urte batetik besterako salmenten hazkunde nominalak honako datuak eman ditu: Bizkaian %1,0 igo dira salmentak eta Gipuzkoan %0,6, baina Araban %4,0 egin dute behera.
Aurreko hilabetearekin (2010eko maiatza) alderatuta, Euskal AE osoko salmentek %1,5 egin dute gora balio nominaletan. Elikagaien salmentak, aurreko hilabetearen aldean, %0,1 igo dira; eta gainerako produktuen salmentak %2,3 igo dira. Araba eta Bizkaia lurralde historikoetan %2,7 eta %3,2 igo dira salmentak, hurrenez hurren, balio nominaletan; baina Gipuzkoan %2,0 egin dute behera.
Balio konstantetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek %1,1 egin dute behera urte batetik bestera, eta aurreko hilabetearen aldean %1,5 egin dute gora
2009ko ekainarekin alderatuta, elikagaien salmentek %4,4 egin dute behera eta gainerako produktuenek %0,5 egin dute gora, euro konstantetan. Lurraldeen bilakaera aztertu ostean ikusi da guztietan eman dela beherakada. Araban %5,3 egin dute behera, balio konstantetan, eta Bizkaian eta Gipuzkoan %0,2 eta %0,7ko beherakadak eman dira hurrenez hurren.
Aurreko hilabetearekin (2010eko maiatzarekin) konparatuta, eta prezioen eragina alde batera utzi ostean, elikagaien salmentek %0,5 egin dute behera eta gainerako produktuen salmentek %2,5 egin dute gora. Lurraldeka, Araban %2,6 egin du gora eta Bizkaian %3,2, balio errealetan; Gipuzkoan, aldiz, %2,1 egin du behera.
Azalera handietako establezimenduetan lan egin duen pertsona kopurua %0,4 txikitu da 2010eko ekainean, maiatzaren aldean (desestazionalizatu ostean). Aldaketa hori negatiboa izan da Gipuzkoan (%2,5); baina Araban eta Bizkaian positiboa izan da, igo egin delako (%1,0 eta %0,3, hurrenez hurren).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua