2010/09/28ko prentsa-oharra
Elikagaiek urte arteko %7,4ko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %2,7koa
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2010eko abuztuan %4,4ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentak. Elikagaietan %7,4ko urte arteko jaitsiera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %2,7koa.
Gipuzkoan izan da urte arteko salmenten igoera nominal bakarra, %0,5. Bizkaian eta Araban, jaitsierak: %7,1 eta %4,8.
Aurreko hilaren, 2010eko uztailaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %2,3 jaitsi ziren nominalki. Elikagaiek %2,6ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %2,2koa. Hiru lurraldeetan izan ziren jaitsierak: Araban %2,1, Bizkaian %2,3, Gipuzkoan %2,4.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %5,8 murriztu dira urte artean eta %2,4 aurreko hilaren aldean
2009ko abuztuaren aldean elikagaien salmentak %8,3 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %4,5, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira jaitsierak. Araban jaitsiera %6,2koa da; Bizkaian %8,5ekoa; Gipuzkoan %0,7koa, termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %2,6 jaitsi dira 2010eko uztailaren aldean eta gainerako produktuenak %2,2.
Araban %2,2ko jaitsiera, Bizkaian %2,3koa, Gipuzkoan %2,5koa, termino errealetan.
Azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,2 gutxitu ziren 2010eko abuztuan uztailaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan. Araban %0,1 gutxitu, Bizkaian, %0,9; Gipuzkoan %1,1 igo.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua