HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoak...

2010/08/19-ko prentsa oharra

EUSKADI EB-27n. 2010

Euskal Autonomia Erkidegoak zientzia eta teknologien arloko EB-27ko goi mailako graduatuen batez besteko tasa bikoizten du

Zonalde osoko tasa altuena du, 1.000 biztanleko 27,2ko kopuruarekin

Euskal Autonomia Erkidegoan, 20 urtetik 29 urtera bitarteko biztanleriaren artean zientzia eta teknologiaren arloko goi mailako graduatu tasa, 1.000 biztanleko 27,2ko kopuruan finkatu dena, EB-27ko herrialdeetan erregistratutako batez bestekoaren bikoitza baino gehiago zen (1.000 biztanleko 13,4) Eustaten 2007ko datuen arabera. Horiek dira lurralde eremu hauetan alderaketak egiteko eskura dauden azkeneko datuak. Espainiari zegokion tasa urte berdin horretarako 11,2koa zen 1.000 biztanleko.

Datu hauek alderatu egiten badira EB-27ko herrialdeetako bakoitzari buruzko datuekin, ikus daiteke Euskal Autonomia Erkidegoa haien guztien buruan kokatzen dela. Gauzak horrela, gure Erkidegoarentzako tasa 27,2 graduatukoa bazen 1.000 biztanleko zientziaren eta teknologiaren arloan, atzetik Frantzia (20,7), Finlandia (18,8), Irlanda (18,7), Portugal eta Lituania (biak 18,1arekin), Erresuma Batua (17,5) eta Danimarka (16,4) zituen. Aldiz, zonaldean tasa baxueneko herrialdeak Zipre (4,2), Hungaria (6,4) eta Malta (7,1 graduatu 1.000 biztanleko) ziren.

Adierazle honen bilakaera izugarria izan dela ikusi da Euskal Autonomia Erkidegoan azken urteotan; hori argi geratzen da 2000. urteari dagozkion kopuruei begiratuz gero, izan ere, urte horretan gure Erkidegoak goi mailako 20,2 graduatu zituen zientziaren eta teknologiaren arloan 1.000 biztanleko, Espainiak 9,9 eta EB-27ko batez bestekoa 10,1ekoa zen.

Hezkuntzaren alorrean baita ere, eta bigarren hezkuntzako ikasketak gutxienez gainditu zituzten 20 eta 24 urte arteko biztanleriaren portzentajeari dagokionez, azpimarratzekoa da 2008. urtean adierazle horrek Euskal Autonomia Erkidegoan lortu zuen kopurua % 78,0koa izan zela, EB-27ko herrialdeen batez bestekoaren antzekoa, hura % 78,5ekoa baitzen. Aldiz, tasa espainiarra, % 60,0arekin, batez besteko honen oso azpitik geratzen zen.

Herrialdeka aztertuz gero, Eslovakia (% 92,3), Txekiar Errepublika (% 91,6), Polonia (% 91,3), Eslovenia (% 90,2), Lituania (% 89,1), Suedia (% 87,9) eta Irlanda (% 87,7) izan ziren tasa altuenak izan zituztenak. Aldiz, bigarren hezkuntzako ikasketak gutxienez gainditu zituzten 20 eta 24 urte arteko biztanleriaren tasa baxuena zuten herrialdeak Malta (% 53,0), Portugal (% 54,3) eta Espainia (% 60,0) izan ziren.

TAULA: Goi mailako graduatuak zientzian eta teknologian 1.000 biztanleko EB-27n

Argibide gehiago eskuratzeko:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Manuel Riveiros Tel.: +34-945-01 75 62 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskadi Europar Batasuna 27n gaiari buruzko prentsa ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoak zientzia eta teknologien arloko EB-27ko goi mailako graduatuen batez besteko tasa bikoizten du

Eragiketa : 
Euskadi Europa Batasunean
Eragiketa kodea : 
990107
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
2014-2024
Eguneratze data : 
2010/08/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006233_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali