2010/09/23ko prentsa-oharra
Industri prezioak %0,2 igo ziren 2010eko abuztuan aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2010eko abuztua 2009koaren aldean) %4,4 igo ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %0,2 igo zen 2010eko abuztuan aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %4,4 da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2010eko abuztuan, “Beste manufakturak (%1,1)”, “Metalgintza eta metalezko gaiak (%0,5)”, “Zurgintza (%0,4)” eta “Elikaduraren industria (%0,3)” adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako jaitsierarik handienak, ostera, honako sektore hauek izan zituzten: “Metalezko eta ez-metalezko mineralak (%-1,3), “Material elektrikoa (%-0,5)”, “Ez metalezko industria (%-0,2)” eta “Makineria (%-0,1) sektoreek.
Urte arteko aldian (2010eko abuztua, 2009koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak honako sektore hauei egokitu zitzaizkien: “Petrolioa fintzea (%12,6)”, “Energia elektrikoa, gasa eta ura (%6,9)”, “Metalurgia eta metalezko gaiak (%6,6)”, eta “Beste manufakturak (%4,7), Aitzitik, sektore hauetan prezioak jaitsi egin dira edo ez dira horrenbeste hazi: “Metalezko eta ez-metalezko mineralak (%-3,1)”, “Zurgintza (%-0,3)” eta “Makineria (%0,1)”.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abuztuan, sektore-talde handien prezioen bilakaera honakoa izan zen: Bitarteko ondasunen prezioak %0,4 igo dira, Ekipo-ondasunenak %0,1 eta Kontsumo-ondasunenak %0,2. Horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,2 igo dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,1. Energian aldaketarik ez (%0,0).
Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %9,9 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %5,6, Ekipo-Ondasunenak %0,6 eta Kontsumo-Ondasunenak %0,7. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,3 jaitsi ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,1 igo.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua