Prentsa-oharra 2010/10/29
EZ-FINANTZAZKO ENPRESEN ONDARE-KONTUAK (EFEOK) 2008. urtea
Enpresa-ondarearen % 24,7 enpresa handietan dago, eta enplegu osoaren % 12,4 dira
Ez-finantzazko enpresetako aktiboen % 47,1 industriaren sektoreari dagozkio
Eustaten datuen arabera, enpresa handiak (250 langile baino gehiagokoak) dira kapital intentsiboena dutenak, okupazioaren % 12,4rekin ekonomiaren aktibo osoaren % 24,7 izan baitute 2008an. Enplegu-geruzetan ondarea nola sailkatuta dagoen begiratuz gero, ikusten da gainerako enpresek –mikroenpresek (1-9 langile), txikiek (10-49 langile) eta ertainek (50-249 langile)- landunen % 87,6 okupatzen dituztela eta aktiboen % 75,3 dituztela. Are gehiago, mikroenpresek enpresa-ondarearen % 36,5 kontzentratzen dute eta enplegu osoaren % 42,6.
Euskal AEko ez-finantzazko enpresei 2008an zenbatetsitako ondarea 185.106 milioi eurokoa izan da, eta horien % 47,1 industria sektoreari dagozkio. Gainerako aktiboen % 44,8 zerbitzuen sektoreari dagozkio eta % 8,1 eraikuntzarenari. Hiru sektore hauetako ez-finantzazko enpresek 816.396 laguni ematen diete lana Euskal AEn; 2008ko landun guztien % 80,2ri.
Iturria: Eustat. Ez-finantzazko enpresen ondare-kontuak
Balantzearen aktiboan partidek duen pisuari dagokionez, osoaren % 53,3 aktibo ez-mugikorra da eta aktibo mugikorra % 46,7 da. Aktibo ez-mugikorreko epigrafeen barruan, ibilgetu materiala nabarmendu beharra dago, garrantzitsua baita (% 49,0) eta taldeko enpresetako eta enpresa bazkideetako inbertsioak ere hala dira (% 33,2). Aktibo mugikorrean nabarmentzen diren partidak ere bi dira: Zordun komertzialak, osoaren % 39,9rekin, eta Izakinak, % 28,3rekin.
Balantzearen ondare garbiari eta pasiboari dagokionez, bere epigrafeen parte hartzea honakoa da: Ondare garbia osoaren % 39,3 da, pasibo mugikorra % 36,3 eta pasibo ez-mugikorra % 24,4. Ondare garbiari dagokionez, Fondo propioak nabarmentzen dira bi partida garrantzitsurekin: Erreserbak, % 47,1eraino iristen direnak, eta Kapitala, % 31,9.
Aktiboa sektoreka banatzerakoan, argi geratzen da Euskal AEko ekonomian industriak duen garrantzia. Aktiboen % 47,1 industria sektoreari dagozkio eta enpleguaren % 30,7 du: eraikuntzak aktiboaren % 8,1 du eta enpleguaren % 11,8 eta, azkenik, merkatuko zerbitzuek ondarearen % 44,8 dute eta enpleguaren % 57,5.
Alde nabariak daude eraikuntza-enpresetako pasiboen osaeran eta industriako eta merkatuko sektoreetakoaren artean. Eraikuntzaren sektorean epe laburreko pasibo mugikorraren % 51,0 dago, industrian % 34,1 eta merkatuko zerbitzuetan % 36,1.
Enpresako aktiboak sektoreka nola osatuta dauden begiratuz gero, kasu honetan ere alde nabarmenak daude. Eraikuntzako aktibo mugikorra aktibo osoaren % 77,8 da, industrian % 39,6 eta merkatuko zerbitzuetan % 48,4.
Balantzeen azterketan Laneko kapitala (aktibo mugikorraren eta pasibo mugikorraren arteko aldea) positiboa da, 19.150 milioi eurokoa. Horrek esan nahi du epe laburreko zorrak (epe laburrean eska daitezkeenak) puntualki artatzeko adina baliabide sortzen dela. Baina enpresa-sektoreko balantzeen egitura desberdinen ondorioz, eraikuntza sektoreko enpresen laneko kapitala aktiboaren % 26,9 da, industrian % 5,6 eta merkatuko zerbitzuetan % 12,4.
Ohar metodologikoa
Kontabilitateko Plan Orokor berrira egokitu da eragiketa, merkataritzako legedia kontabilitate arloan egokitzearen ondorioz sortu da hori, Europar Batasuneko araudian oinarrituta nazioartean bateratzeko eta Europar Batzordeko gomendioei jarraituaz egin da.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako: Patxi Garrido
Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus