2010/10/26ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2010eko iraila

Euskal AEko azalera handietako salmentak %3 gutxitu ziren 2010eko irailean

Elikagaiek urte arteko %2,9ko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %3,0koa

Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2010eko irailean %3,0ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentak. Elikagaietan %2,9ko urte arteko jaitsiera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %3,0koa.

Gipuzkoan izan da urte arteko salmenten igoera nominal bakarra, %3,1. Bizkaian eta Araban, jaitsierak: %5,8 eta %3,6.

Aurreko hilaren, 2010eko abuztuaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %1,6 igo ziren nominalki. Elikagaiek %3,1eko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,8koa. Hiru lurraldeetan izan ziren igoerak: Araban %1,4, Bizkaian %1,0, Gipuzkoan %2,8.

graf0006383_01_e.png

Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %4,8 murriztu dira urte artean eta %1,3 igo aurreko hilaren aldean

2009ko irailaren aldean elikagaien salmentak %4,0 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %5,2, euro finkoetan. Araban (%5,4) eta Bizkaian (%7,7) jaitsierak daude; Gipuzkoan %1,3ko igoera, termino finkoetan.

Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %2,7 igo dira 2010eko abuztuaren aldean eta gainerako produktuenak %0,6.

Araban %1,2ko igoera, Bizkaian %0,7koa, Gipuzkoan %2,4koa, termino errealetan.

Azalera handietako establezimenduetako enplegatu-kopurua %0,2 igo zen 2010eko irailean abuztuaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan. Araban %0,3 igo zen, Gipuzkoan %0,7 eta Bizkaian aldaketarik ez (%0,0).

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %3 gutxitu ziren 2010eko irailean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2010/10/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006383_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali