2010/11/16ko prentsa-oharra
Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %1,8 igo ziren 2010eko hirugarren hiruhilekoan
Handizkako merkataritzako salmentak %4,1 igo eta txikizkakoak %1,4 jaitsi ziren
Eustatek emandako datuen arabera, 2010eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %1,8 hazi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %2,6 nominala murriztu da, urtaro-eraginak kenduta.
Sektoreka, Euskal AEko handizkako merkataritzan salmenta nominalak %4,1 handitu dira 2010eko hirugarren hiruhilekoan; txikizkakoan %1,4 jaitsi da 2009ko aldi beraren aldean.
Handizkakoaren barruan positiboki nabarmentzen da Produktu erdi landuen eta txatarraren sektorea, zeinak %14,7ren igoera nominala izan baitu. Handizkako merkataritzaren gainerako sektoreetan jaitsierak daude aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Makineria eta ekipoan %2,2ko jaitsiera dago; Nekazal produktu eta elikagaietan %2,1ekoa; Elikagaiak ez diren kontsumo-produktuetan %2koa, 2009ko hiruhileko beraren aldean.
Txikizkakoan merkataritza espezializatuaren salmentak %1,5 murriztu dira, eta ez-espezializatuan %1,7.
Lurralde historikoen arabera, 2010eko hirugarren hiruhilekoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalen igoerarik handiena Araban izan zen, urte arteko %2,0; Bizkaian %1,9 eta Gipuzkoan %1,6.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %1,8 jaitsi ziren hirugarren hiruhilekoan.
2009ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan handizkako merkataritza %0,8 murriztu da eta txikizkakoa %3,4.
Handizkakoaren barruan, urte arteko bilakaerak negatiboak izan dira denetan, Produktu erdi landuetan eta txatarran izan ezik, non %3,6ko igoera dagoen. Makineria eta ekipoan %5,4 jaitsi dira salmentak, Nekazal produktu eta elikagaietan %3,9 eta Elikagai ez diren kontsumo-produktuetan %1,6, dena termino errealetan.
Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %3,3 jaitsi dira merkataritza espezializatuaren salmentak eta %2,7 ez-espezializatuarenak.
Euskal AE osoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,4 jaitsi da 2010eko hirugarren hiruhilekoan.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Susana Rodríguez
Tel:+34-945-01 75 14 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko datu-bankua