2011/01/26ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2010eko ABENDUA

Euskal AEko azalera handietako salmentak %5,3 jaitsi ziren 2010eko abenduan

2010 osoan, azalera handietako salmentak %1,1 gehitu ziren 2009. urtearen aldean.

Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2010eko abenduan %5,3ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentak. Elikagaietan %2,2ko urte arteko jaitsiera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %6,9koa.

Urte artekoan, hiru lurraldeetan jaitsi dira salmentak. Araban %2,7; Bizkaian %6,1, Gipuzkoan %5,1.

Aurreko hilaren, 2010eko azaroaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %1,0 jaitsi ziren nominalki. Elikagaiek %1,3ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,8koa.

Azaroaren aldean, salmenta guztien igoera bakarra Araban izan da, %2,1. Bizkaian %0,2 jaitsi dira eta Gipuzkoan %3,9.

2010eko abendua. Euskal AEko Azalera Handietako Merkataritzaren Indizearen aldakuntza-tasak (%)

Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %7,9 murriztu dira urte artean eta %1,7 aurreko hilaren aldean

2009ko abenduaren aldean elikagaien salmentak %4,1 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %9,8, euro finkoetan. Bizkaian %8,8 jaitsi dira; Gipuzkoan %7,5, eta Araban %5,5, termino finkoetan.

Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,9 jaitsi dira aurreko hilaren, 2010eko abenduaren aldean, eta gainerako produktuenak %1,6. Gipuzkoan %4,6ko jaitsiera, Bizkaian %0,9koa; Araban %1,3ko igoera, termino errealetan.

Azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,1 gehitu ziren 2010eko abenduan azaroaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan. Araban %1,2, eta Bizkaian %1,6. Gipuzkoan %3,1eko jaitsiera.

2010 URTEKO BALANTZEA

Azalera handietako salmentek %1,1eko igoera nominala izan dute 2010 osoan, aurreko urtearen aldean. Behin prezioen eragina kenduta, %-0,5eko tasa erreala dugu, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan.

Lurralde historikoetan, 2010 osoan metatutako bilakaerak honakoak dira: Araban %1,8 jaitsi dira salmentak, Bizkaian %0,8; Gipuzkoan %6,4 igo, nominalki beti. Termino errealetan, Araban (%-3,5) eta Bizkaian(%-2,4); Gipuzkoan %5,2ko igoera.

Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoen arabera. 2010eko urteko balantzea. Egutegi eragina zuzendutako salmentak

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %5,3 jaitsi ziren 2010eko abenduan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2011/01/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006550_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali