2011/02/11ko prentsa-oharra
Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %5,3 igo ziren 2010eko laugarren hiruhilekoan
2010. osoan, % 5,6ko igoera izan du
Euskal AEko merkataritzaren sektorea: Eustatek emandako datuen arabera, 2010eko laugarren hiruhilekoan, salmenta nominalak %5,3 igo ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %2,5 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.
Euskal AEko handizkako merkataritza: salmenta nominalak %9,1 igo dira 2010eko laugarren hiruhilekoan; txikizkakoan %0,2ko jaitsiera 2009ko aldi beraren aldean.
Handizkakoaren barruan positiboki nabarmentzen da Produktu erdi landuen eta txatarraren sektorea, zeinak %22,4ren igoera nominala izan baitu. Makineria eta ekipoan %8,0ko igoera dago; Ez-elikadurazko produktuen salmentak %1,0 jaitsi dira nominalki eta Nekazal eta elikadurazko produktuenak %0,2.
Txikizkakoan merkataritza espezializatuaren salmentak %0,7 murriztu dira, eta ez-espezializatuan %0,4 igo.
2010eko laugarren hiruhilekoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalen igoerarik handiena Araban izan zen, urte arteko %10,1; Gipuzkoan %7,0 eta Bizkaian %3,1.
Termino errealetan, inflazioaren eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %0,9 igo ziren laugarren hiruhilekoan.
2009ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan handizkako merkataritza %3,3 hazi da eta txikizkakoa %2,6 jaitsi.
Handizkakoaren barruan urte artekoak ezberdinak izan dira: Produktu erdi landuen eta txatarraren salmentak %9,7 igo dira, eta Makineria eta ekipoan %4,3ko hazkunde erreala dago. Elikadurazko produktuenak %1,4 jaitsi dira eta Ez-elikadurazko produktuenak %0,7, beti termino errealetan.
Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %3,3 jaitsi dira merkataritza ez-espezializatuaren salmentak eta %1,2 espezializatuarenak.
Euskal AE osoan, 2010eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,1 murriztu da.
2010. URTEKO BALANTZEA
Urte osoan, barne merkataritzaren salmentek %5,6ko igoera nominal metatua izan dute. Urte osoan, tasa nominaletan, Araban %7,4ko igoera dago, Gipuzkoan %7,2koa, eta Bizkaian %4,2koa.
Termino errealetan, Euskal AEn, sektorean %2,7ko igoera dago. Gipuzkoan %3,5, Araban %3,4 eta Bizkaian %2,1.
2010.ean, aurreko urteko batez bestekoaren aldean, merkataritza sektoreko enpleguak izandako murrizketa: %0,4; lurraldeka: Bizkaian %+0,3, Araban %-1,8; Gipuzkoan%-1,0.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Susana Rodríguez
Tel.:+34-945-01 75 14 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko datu-bankua