2011/02/24ko prentsa-oharra
2011ko urtarrilean industriako prezioek %2,5 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2011ko urtarrila 2010ekoaren aldean) %8,3 igo ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %2,5 igo zen 2011ko urtarrilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, urtarrileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %8,3 hazi zen.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2011ko urtarrilean,“Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%12,9), “Produktu informatiko eta elektronikoak” (%6,0), “Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza” %4,3), “Kokeriak eta petrolio-fintzea” (%3,1) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Aitzitik, sektore hauetan prezioak jaitsi egin dira edo ez dira horrenbeste hazi: “Erauzketa-industriak” %-0,8), “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (%0,3), “Material eta ekipo elektrikoa” (%0,9), “Altzariak eta beste manufakturak” (%0,9).
Urte arteko aldian, hots, 2011ko urtarrilean, 2010ekoaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Kokeriak eta petrolio-fintzea (%20,3), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%20,1), “Metalurgia” (%10,1) eta “Elikagintza-industriak, edariak eta tabakoa” %(6,3). Jaitsierak izan dituzte: “Erauzketa industria” (%-7,3) eta “Produktu farmazeutikoak” (%-0,9).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapen berriari jarraituz, urtarrilean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak goranzkoak izan ziren denetan: Energiaren prezioak %7,2 igo ziren; Bitarteko ondasunenak %1,3; Ekipo-ondasunenak %1,2 eta Kontsumo-ondasunenak %1,5. Horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %2,0 eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak (%0,5).
Ondasun-talde handi horietako prezioen bilakaerak goranzkoak dira urte arteko aldian. Energiaren prezioak %20,3 igo ziren, Bitarteko ondasunenak %8,6, Ekipo-Ondasunenak %1,7 eta Kontsumo-Ondasunenak %2,9. Azken hauen artean, %3,8 igo dira Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,7 Kontsumo-ondasun iraunkorrenak.
Industriako Prezioen Indizea Ohar metodologikoa
2011ko urtarrileko Industriako Prezioen Indizeen zabalkundearekin batera, Eustatek aldaketa bat gauzatu du erabilitako jarduera ekonomikoen sailkapenean (JESN), 93kotik JESN-2009 - kora.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua