2011/04/13ko prentsa-oharra

EGITURAZKO ADIERAZLEAK (EGAD)

Europa 2020ko zortzi adierazleetatik bostetan, Euskal AE maila berean edo goragokoan dago, 27-Europar Batasunaren aldean

Hezkuntzari buruzkoetan 27-EBk markatutako helburuaren gainetik dago edo oso hurbil, baina klima eta energiarekin lotutako bitan europar batez bestekoaren azpitik

Euskal AE 27-Europar Batasuneko mailetan dago edo goragokoetan Europa 2020 estrategiako zortzi adierazleetatik bostetan, Eustaten datuen arabera.

2020 Europar Estrategia abiatu zuen Europar Batzordeak krisitik indartuta irten eta Europar Batasuneko ekonomia hurrengo hamarkadari begira prestatzeko. Batzordeak elkar indartzen duten hiru lehentasun proposatu zituen:

Hazkunde adimentsua: Ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako ekonomia bat garatu.

Hazkunde jasangarria: Baliabideen erabilpen eraginkorragoa egin eta berdeagoa eta lehiakorragoa izango den ekonomia bat sustatu.

Hazkunde integratzailea: Enplegu-maila handiko ekonomia sustatu, kohesio sozial eta lurraldeetakoa dituena.

2020an izan nahi deneko tokia definitzeko, hiru lehentasun horiek bost helburutan gauzatu ziren:

1) 20-64 urte bitarteko biztanle europarren %75ek enpleguren bat eduki behar luke

2) I+Gko barne gastuak BPGren %3 izan beharko luke.

3) Klima eta energian “20/20/20” helburua lortu beharko litzateke: Negutegi efektudun gasen igorpena %20an murriztu behar da; energia kontsumoa %20 murriztu behar da; energia berriztagarrien kontsumoak %20ra iritsi behar luke.

4) Eskola-uzteak %10en azpitik behar luke, eta belaunaldi gazteenaren %40k gutxienez goi-mailako ikasketak burutuak behar lituzke.

5) EBn, pobrezia-arriskuaren helmenean 20 milioi pertsona gutxiagok egon beharko lukete.

Jarraipena zortzi adierazle nagusiren bidez egiten da; horiexek landu eta bildu dira Euskal AErako.

2020 Europa adierazleak. 2009. urtea

Euskal AEk, Europar Batasuneko batez bestekoaz, bost adierazletan balio hobeak edo berdintsuak ditu: Ekonomiaren intentsitate ekonomikoa, Garai aurreko eskola-uzte tasa, Goi-mailako hezkuntza maila, Pobrezia edo bazterketa arriskuan dauden biztanleak, I+Gko barne-gastua.

Gainerakoetan, balioak europar batez bestekoaren azpitik daude. Espainiarekin bere osotasunean alderatuz gero, gure erkidegoko zifrak hobeak dira, bitan izan ezik: energia berriztagarrien kuotan eta lan-intentsitate oso baxua duten familia-etxeetan bizi diren biztanle-portzentajean.

Intentsitate energetikoa adierazleak esaten digu zenbateraino dagoen BPGren hazkundea energia-kontsumoaren menpe eta eraginkortasunez erabiltzen ote den; beraz, zifra baxu batek ingurumen-kutsadura eta baliabide-txikizio gutxiago adierazten ditu.

Garai aurreko eskola-uzte tasan (18-24 urte bitarteko biztanleak) eta Goi mailako hezkuntza-mailan (30-34 urte bitartekoak) Euskal AEko emaitzak hobeak dira, eta gainera, emakumeez dihardugularik, EBko helburuen (%10en azpitik eta %40 gutxienez) gainetik gaude. Biztanleria oro har hartuta, goi-mailako hezkuntza-mailaren helburua ere lortzen da.

Pobrezia edo bazterketaren arriskuaren adierazlea hiru adierazleren konbinaketa da:

Lan-intentsitate oso urridun familia-etxeetan bizi diren pertsonak: Lan-intentsitatea %20ko atalasearen azpitik duen familia-etxe bateko pertsonak.

Transferentzia sozialen ondoren pobrezia-arriskuan dauden pertsonak: Pobrezia-atalasea horrela dago finkatuta adierazle honetarako: errenta nazional erabilgarri baliokidearen medianaren %60.

Gabezia material larriak dituen biztanleria Ondoko egoeretako lauri gutxienez aurre egin ezinik, baliabide faltaz, dauden pertsonak dira: 1) alokairua edo ohiko fakturak ordaindu, 2) etxebizitza behar bezala berotu, 3) ustekabeko gastuei aurre egin, 4) haragia, arraina edo horien adinako proteinak erregulartasunez (bi egunez behin) jan, 5) etxetik kanpo astebete pasa oporretan, 6) autoa izatea, 7) arropa-garbigailua izatea, 8) koloretako telebista izatea, 9) telefonoa izatea.

Bai adierazle konposaturako, bai osatzen duten hiruretarako, Euskal AEk tasa hobeak ditu Europar Batasuneko batez bestekoak baino. Ia lau puntuz azpitik Pobrezia edo bazterketaren arrisku adierazlean: Euskal AEn biztanleen %19,3, Europar Batasunean %23,1 eta %23,4 Espainian.

20-64 urte bitarteko biztanleen okupazio tasa %68,5 da Euskal AEn eta %69,1 Europan. Helburua, %75, sei puntu eta erdira dago.

Bi adierazletan, biak klimatikoak, 27-EBko batez bestekoa baino okerrago gaude: Negutegi efektudun gas igorpenetan, 2008an 120,6 zen indizea, eta 88,7 27-EBn. Energia berriztagarrien azken kontsumo gordina %6,5 da Euskal AEn eta %10,3 europar batez bestekoan. Halere, 2009ko datuetan hobekuntza dago bi adierazleetan: 108,0 eta %7,4.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Mariví García Olea Tel.:+34-945-01 75 10 Faxa:+34-945-01 75 01

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Europa 2020ko zortzi adierazleetatik bostetan, Euskal AE maila berean edo goragokoan dago, 27-Europar Batasunaren aldean

Eragiketa : 
Egiturazko adierazleak
Eragiketa kodea : 
172502
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
2010-2024
Eguneratze data : 
2011/04/13
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006888_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali