2011/03/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,9 jaitsi ziren 2011ko otsailean
Elikagaiek urte arteko %0,6ko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %2,7koa
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2011ko otsailean %1,9ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentak. Elikagaietan %0,6ko urte arteko jaitsiera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %2,7koa.
Araban, urte artean, %0,7 jaitsi dira salmentak nominalki; %2,5 Bizkaian eta %1,3 Gipuzkoan.
Aurreko hilaren, 2011ko urtarrilaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %0,7 jaitsi ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %0,8ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,7koa.
Urtarrilaren aldean, jaitsierak Araban (%2,1) eta Bizkaian (%0,8); Gipuzkoan aldaketarik ez (%0,0).
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %5,6 murriztu dira urte artean eta %1,2 aurreko hilaren aldean
2010eko otsailaren aldean elikagaien salmentak %3,9 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %6,4, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira jaitsierak. Bizkaian %6,1eko jaitsiera, Gipuzkoan %5,0koa, Araban %4,4koa, termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,3 jaitsi dira 2011ko urtarrilaren aldean eta gainerako produktuenak %1,1.
Araban %2,4ko jaitsiera, Bizkaian %1,2koa, Gipuzkoan %0,4koa, termino errealetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,2 gutxitu ziren 2011ko otsailean 2011ko urtarrilaren aldean; Araban%1,1 jaitsi, Gipuzkoan %1,2 eta Bizkaian %0,5 igo.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua