HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko biztanleak:...

2011/03/08ko prentsa-oharra

IKUSPEGI DEMOGRAFIKOA 2008

Euskal AEko biztanleak: 2008an 21.000 pertsona gehiago 1981ean baino

1981etik 2008ra bitartean 65 urte eta gehiagoko biztanleria %9tik %19ra pasatu da

Euskal AEko biztanleak: Eustatek egindako zenbait demografia-estatistika aztertuz gero, Euskal AEko biztanle kopuruak, 1981etik 2008ra bitartean izaera ezberdineko aldakuntzak izan ditu. 1981etik 2001era, erkidegoan 59.000 pertsona pasa galtzen dira, batez ere 90eko hamarkadan. Izan ere, bai migrazio-saldoa (aurreko hamarkadatik), bai begetatiboa (jaiotzak ken heriotzak) negatiboak ziren. 2001etik aurrera bi saldoak positibo bihurtzen dira batera, batez ere migrazioena, eta hazkundeek lehengo murrizketak gainditzen dituzte. Gauzak horrela, 2008an 1981ean baino 21.000 pertsona gehiago ditugu.

Euskal AEko biztanleriaren egitura: adin-talde nagusien araberako banaketaren bilakaerak jaitsiera nabarmena eta etengabea izan du adinik gazteenetan; adinik zaharrenetan, aldiz, igoera. 1981etik 2008ra bitartean 65 urte eta gehiagoko biztanleria %9tik %19ra pasatu da, bi aldiz gehiago. Gazteen espazioa erritmo horretantxe murriztu da: 1981ean hiru pertsonatatik batek 20 urte baino gutxiago zituen; 2008an adin horietan %17 besterik ez. Are ikusgarriagoa izan da pertsona zahar-zaharren (85 urte eta gehiago) kopuruaren igoera: 3,7z biderkatu da 28 urte horietan; %2,4 dira.

Euskal AEko jaiotza-tasa baxuak egiturazkoa izateko joera du

Euskal AEko jaiotza-tasa gordina 1.000 pertsonako 9,9 zen 2008an. 60ko urteetan milako 20tik gora zegoen, Espainiakoaren gainetik. Harrezkeroztik jaitsiera etengabea izan zen 1995era arte; orduan 7,3an zen. 1996tik haziz hasi zen, 2008ko egoerara iritsi arte. Espainiako batez bestekoaren azpitik daude tasak oraindik ere.

1978tik 4 urtez handitu da seme-alabak jaiotzen direneko amen adina: 32,4 urte 2008an. Espainian 30,8 urte dira; Frantzian 29,9, Portugalen 29,6 eta Alemanian 30.

1. grafikoa. Euskal AEko biztanleria piramideak 1981 eta 2008

graf0006823_01_e.png

Iturria: Eustat. Euskal AEKo ikuspegi demografikoa

Euskal biztanleen heriotza-kopuru handitu da eta baita ere bizi-luzetasun batez bestekoa.

Euskal AEko zendutakoak: kopurua %36 hazi da 1978tik 2008ra bitartean. Batez besteko adina hiltzean 13 urtez atzeratu da. Sexuei erreparatuz, adin-igoera antzekoa da: 12,4 urte gizonengan eta 12,9 emakumeengan, baina abiapuntua ez zen berdina; izan ere 1978an gizonak 61,4 urterekin hiltzen ziren batez beste, eta emakumeak 68,5 urterekin. Hiltzen gareneko batez besteko adin-aldea haziz joan zen 1992ra arte, non 10 urte ziren. Urte horretatik behera joan da 2008ko 7,6ra arte.

Heriotza-kausen proportzioak aldatu egin dira azken 18 urteetan, batez ere tumore eta zirkulazio-sistemaren gaixotasunetan. 1990ean azken horiek heriotzen %36ren eragileak ziren; tumoreak %27renak. Bi kausa-talde hauen bilakaerak ekarri du 2008an biak %30en bueltan ibiltzea Aldi horretan, kanpoko kausak 1990eko %6tik 2008ko %3,7ra murriztu dira. Gainerako heriotza-kausetan izan da hazkunderik handiena: 1990eko %15,9tik 2008ko %22,1era. Batez ere ugaritu dira buru-gaixotasunak eta nerbio-sistemarenak.

Euskal AEn gero eta ezkontza gutxiago eta ezkontideak gero eta adin handiagokoak

1978tik jaitsi dira bai ezkontza-kopurua, bai ezkontza-tasa gordinak. Jaitsierarik handiena 1978tik 1985era: %37,5 gutxiago ezkontzetan eta %38 gutxiago tasetan. 1985etik 2008ra gutxi jaitsi ziren ezkontzak, %3,6.

Euskal AEko ezkontza-kopurua jaisteaz gain, euskal gizartearen ezkontzaren gaineko ezaugarririk garrantzitsuena ezkontide ezkongabeen adina igotzea da. 1986tik, senargaien batez besteko adina 5,8 urtez igo da; eta emaztegaiena, berriz, 6,4z. 2008an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina, 33,2 urte; emakumezko ezkongabeena, 31,3.

Euskal AE biztanle egozle izatetik jasotzaile izatera pasatu da

1988tik 1999ra Euskal AEk 52.638 pertsona galdu zituen migrazioengatik, eta 93.423 irabazi 2000.etik; batez ere atzerritarren etorrera jendetsuagatik. Mende honetako lehen zortzi urteetan 282.250 etorkin eta 188.827 joale izan dira. XX mendeko azken 11 urteetan, 136.159 etorkin eta 188.797 joale.

1988tik 2008ra Euskal AEren kanpo-migrazio saldoek ezberdin jokatu dute aztertutako eremu geografikoaren arabera. Atzerriko saldoak beti izan dira positiboak, baina 1997ra arte oso urriak ziren, 2.000 pertsona inguru. Espainiarekiko saldoak, berriz, beti izan dira negatiboak. 1988an izan zen saldo negatiborik handiena, ia 11.000 pertsona. Beste urteetan, 4.000 inguruan egonkortu zen. 2008an, aurreneko aldiz Eustatek Euskal AEko Migrazio-mugimenduen estatistika egiten duenetik, positibora aldatu da Espainiako gainekoarekiko migrazio-saldoa. Arrazoia, batez ere, beste erkidegoetatik etorritako pertsona atzerritarrak dira.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleak: 2008an 21.000 pertsona gehiago 1981ean baino

Eragiketa : 
Panorama demografikoa
Eragiketa kodea : 
010915
Periodikotasuna : 
Lau urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2011/03/08
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006823_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali