2011-05-26ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2011ko apirila

Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,4 gehitu ziren 2011ko apirilean

Elikagaiek urte arteko %0,5eko igoera izan zuten eta gainerako produktuek %0,4koa

Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2011ko apirilean %0,4ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentak. Elikagaietan %0,5eko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %0,4koa.

Araban, urte artean, %2,5 igo dira salmentak nominalki; Bizkaian %0,3 jaitsi eta Gipuzkoan %0,7 igo.

Aurreko hilaren, 2011ko martxoaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %5,0 igo dira nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %0,2ko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %7,7koa.

Martxoaren aldean, Araban %3,2ko igoera dago, %5,0koa Bizkaian eta %5,1ekoa Gipuzkoan.

2011ko apirila. Euskal AEko Azalera Handietako Merkataritzaren Indizearen aldakuntza-tasak (%)

Termino finkoetan, Euskal AEko azalera handietako salmentak %3,4 murriztu dira urte artean; aurreko hilaren aldean %4,8 igo

2010eko apirilaren aldean elikagaien salmentak %3,3 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %3,4, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira jaitsierak. Bizkaian %4,0ko jaitsiera, Gipuzkoan %3,1ekoa, Araban %1,3koa, termino finkoetan.

Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %0,1 jaitsi dira 2011ko martxoaren aldean eta gainerako produktuenak %7,4 igo.

Araban %2,9ko igoera, Bizkaian %4,7koa, Gipuzkoan %5,0koa, termino errealetan.

Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,7 ugaritu ziren 2010eko apirilean martxoaren aldean; igoera hiru lurraldeetan gertatu zen. Araban %1,4, Bizkaian %0,5, Gipuzkoan %0,9.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,4 gehitu ziren 2011ko apirilean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2011/05/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006955_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali