2011-04-27ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2011KO MARTXOA

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 12,3 jaitsi dira 2011ko martxoan

Elikagaien salmentek % 6,1 egin dute behera urte batetik bestera eta gainerako produktuen salmentek % 15,8

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko merkataritzako azalera handietako salmentek urtetik urtera % 12,3ko beherakada nominala izan dute 2011ko martxoan. Elikagaien salmentek % 6,1eko beherakada nominala izan dute urte batetik bestera; baina gainerakoek % 15,8 egin dute behera.

Lurraldeka, Araban eman da salmenten beherapen nominal handiena urte batetik bestera, % 9,4koa; Bizkaian % 13,4 egin dute behera salmentek eta Gipuzkoan % 11,6.

Aurreko hilabetearekin (2011ko otsaila) alderatuta, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, Euskal AE osoko salmentek % 4,3 egin dute behera balio nominaletan. Elikagaien salmentak aurreko hilabetearen aldean % 2,0 jaitsi dira, eta gainerako produktuen salmentek aldaketa negatiboa izan dute: % 5,5 egin dute behera.

Lurraldeka, eta otsailarekin alderatuta, hiru lurraldeetan eman dira beherapenak: Araban % 3,1 jaitsi da, Bizkaian % 4,5 eta Gipuzkoan % 4,4.

1 taula. 2011ko martxoa. Euskal AEko Azalera Handietako Merkataritzaren Indizearen aldakuntza-tasak (%)

Balio konstantetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek % 15,5 egin dute behera urte batetik bestera, eta aurreko hilabetearen aldean % 4,6 egin dute behera

2010eko martxoarekin alderatuta, elikagaien salmentek % 9,1 egin dute behera eta gainerako produktuen salmentek % 18,9 egin dute behera, euro konstantetan. Lurraldeen bilakaera aztertu ostean ikusi da guztietan eman dela beherakada. Bizkaian % 16,5 jaitsi da, Gipuzkoan % 15,0 eta Araban % 12,7, balio konstantetan.

Aurreko hilabetearekin (2011ko otsailarekin) konparatuta, eta prezioen eragina alde batera utzi ostean, elikagaien salmentek % 2,2 egin dute behera eta gainerako produktuen salmentek % 5,8.

Lurralde bakoitzean datu ezberdinak eman dira balio errealetan: Araban % 3,5eko beherapena eman da, eta Bizkaian eta Gipuzkoan % 4,8.

Azalera handietako establezimenduetan lan egin duen pertsona kopurua % 0,5 txikitu da 2011ko martxoan, urte bereko otsailaren aldean (desestazionalizatu ostean). Aldaketa hori negatiboa izan da Bizkaian eta Gipuzkoan (% 0,6 eta % 0,8 jaitsi baita datu hori hurrenez hurren); baina Araban igo egin da (0,3).

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01. Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiagoEuskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 12,3 jaitsi dira 2011ko martxoan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2011/04/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006911_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali