2011/05/13ko prentsa-oharra
Euskal AEko merkataritza sektorearen salmentak %4,7 igo ziren 2011ko lehenengo hiruhilekoan
Handizkako merkataritza salmentak %8,7 igo eta txikizkakoak %1,8 jaitsi ziren
Eustatek emandako datuen arabera, 2011ko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEko merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %4,7 hazi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %3,2 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.
Sektoreka, handizkako merkataritzan salmenta nominalak %8,7 handitu dira 2011ko lehen hiruhilekoan; txikizkakoan %1,8 jaitsi dira 2010eko aldi beraren aldean.
Handizkakoaren barruan positiboki nabarmentzen da Produktu erdi landuen eta txatarraren sektorea, zeinak %17,7ren igoera nominala izan baitu. Makineria eta ekipoan ere hazkundea dago, %9,2. Nekazal eta elikadura produktuen eta Elikadura ez diren kontsumo-produktuen salmenta nominalak %1,8 jaitsi dira bi kasuetan.
Txikizkakoan merkataritza espezializatuaren salmentak %1,3 jaitsi dira, eta ez-espezializatuan %2,5.
2011ko lehen hiruhilekoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalen igoerarik handiena Araban izan zen, urte arteko %9,8; Gipuzkoan %5,3 eta Bizkaian %3,0.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %1,1 jaitsi ziren lehen hiruhilekoan.
2010eko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan handizkakoaren salmentak %1,0 hazi dira eta txikizkakoarenak %4,8 murriztu.
Handizkakoaren barruan urte artekoak ezberdinak izan dira: Makineria eta ekipoaren salmentak %7,7 hazi dira eta Produktu erdi landuen eta txatarrarenak %2,4. Nekazal eta elikadura produktuenak %2,1 jaitsi dira eta Elikadura ez diren kontsumo-produktuenak %1,5, beti termino errealetan.
Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %4,7 jaitsi dira merkataritza espezializatuaren salmentak eta %4,8 ez-espezializatuarenak.
Euskal AE osoan, 2010eko laugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,4 murriztu da 2011ko lehen hiruhilekoan.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko datu-bankua