HomeGaiakUdal BPGPrentsa Oharrak Zamudio, Olaberria eta...

2011-04-19ko prentsa-oharra

KONTU EKONOMIKOAK – Euskal AEko UDAL BPG 2008

Zamudio, Olaberria eta Zierbena dira biztanleko BPG altuena izan duten Euskal AEko udalerriak

Eskualdeka, aldiz, Arabako Errioxa, Gorbeialdea eta Arabako Ibarrak dira biztanleko BPG altuena izan dutenak

EUSTATek argitaratutako datuen arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoan dagoen Zamudio udalerriak izan du Euskal AE biztanleko Barne Produktu Gordin altuena: Euskal AEko 100 erreferentzia-balioarekin alderatuta 975eko indizea izan du. Haren atzetik daude, bigarren eta hirugarren postuan hurrenez hurren, Olaberria (906) eta Zierbena (876) udalerriak; lehena Gipuzkoan dago eta bigarrena Bizkaian.

Araban Legutio (573) udalerriak izan du biztanleko BPG altuena, autonomia erkidegoko udalerri guztien artean laugarren postua lortuz.

 BPG sektoreen arabera honela banatu da: Zamudion zerbitzuen sektoreak (% 49,2) izan du BPG altuena eta gero industri sektoreak (% 47,1); bi sektore hauek Teknologi Parkeko enpresa-jarduerei lotuta daude. Biztanleko BPG altuena izan duten hiru udalerrietan ematen da ezaugarri bera: lehen sektoreak garrantzi eskasa duela. Zamudio udalerrian eman den egituraz bestelakoak dira Olaberria eta Zierbena udalerrienak; hauetan industri sektorea garrantzitsua da (% 85 ingurukoa) baina zerbitzuen sektorea % 15,6 izan da Olaberrian eta % 9,1 Zierbenan.

Biztanleko BPG altuena (eurotan) izan duten udalerriak eta horien banaketa 4 sektoretan (%). 2008

Eskualdeka, Arabako Lurralde Historikoan daude biztanleko BPG altuenak izan dituzten hiru eskualdeak. Horietako lehen eskualdea Arabako Errioxa izan da, 188 indizearekin; eskualde honetan ardogintzaren industriak portaera ona izan du eta biztanle dentsitatea txikia da. Laguardia (352) eta Eskuernaga (231) udalerriak dira eskualde horretako emaitza onenak izan dituzten udalerriak.

Gorbeialdea (181) eta Arabako Ibarrak (162) izan dira bigarren eta hirugarren postuetan dauden eskualdeak. Laugarren eta bosgarren postuetan, hurrenez hurren, Gipuzkoako Deba Garaia (132) eta Bizkaiko Durangaldea (122) eskualdeak izan dira.

Dena den azpimarratu behar da eskualde horietan guztietan industri sektorearen balio erantsi osoak portzentaje altua izan duela, % 55 ingurukoa, eta Euskal AEkoa % 27,9 izan dela. Bestalde, zerbitzuen sektoreak garrantzi eskasagoa izan du: % 35 ingurukoa eta Euskal AEn % 62,2.

1996 eta 2008 urteen artean biztanleko BPGk izan duen bilakaerari dagokionez, Zierbena (Bizkaia) eta Arama (Gipuzkoa) udalerrietan hazi da gehien biztanleko BPG; batez beste urtean% 32,1 eta % 22,2ko hazkunde pilatuak izan dituzte hurrenez hurren.

Baina hurrengo udalerrietan ere aipatzeko moduko hazkundeak izan dira: Bizkaian Derion(% 14,6), Araban Bernedon (% 14,2) eta Gipuzkoan Olaberrian (% 14,2).

Biztanleko BPGaren hazkunde handienak izan dituzten udalerriak (eurotan). 1996-2008

Produktibitatearen ikuspegitik, eta Euskal AEko landun bakoitzeko BPG hartuta neurri gisa (hau da, biztanleak zenbatu beharrean udalerri bakoitzeko landun kopurua kontuan hartuta) udalerri hauek nabarmendu behar dira: lehenengoa Bizkaiko Zierbena (581), bigarrena Gipuzkoako Olaberria (251), hirugarrena Arabako Zanbrana (245) eta laugarrena Bizkaiko Fruiz (210).

Landun bakoitzeko BPG altuena izan duten udalerriak (eurotan). 2008

Lurraldeak eta eskualdeak aztertuta, Goierri (Gipuzkoa) eta Kantauri Arabarra dira landun bakoitzeko BPG altuena izan duten eskualdeak, 119 indizearekin; eta Arabako Errioxa hirugarren postuan geratu da 116 indizearekin. Bizkaiko Lurralde Historikoan Durangaldeak izan du landun bakoitzeko BPG altuena: 107 indizea.

Eta hiru hiriburuak aztertzean hurrengo datuak atera dira: Bilbon eta Donostian BPGaren % 85etik gora zerbitzuen sektoreak sortu du; baina Gasteizen portzentaje hori % 64 ingurukoa izan da. Ildo horretan, industri sektoreak ekarpen handiagoa egin du Gasteizen (% 26,7) Bilbon (% 6,5) eta Donostian (% 6,8) baino.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Jose Javier Aramburu Tel.: +34-945-01 75 80 Faxa: +34-945-01 75 01. Kontu Ekonomikoari buruzko prentsa-ohar gehiago – Euskal AEko Udal BPG Kontu Ekonomikoari buruzko datu-bankua – Euskal AEko Udal BPG

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Zamudio, Olaberria eta Zierbena dira biztanleko BPG altuena izan duten Euskal AEko udalerriak

Eragiketa : 
Udal BPG
Eragiketa kodea : 
170120
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2022
Eguneratze data : 
2011/04/19
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0006900_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali