2011-06-28ko prentsa-oharra
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea. (AHMI) 2011ko maiatza
Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,8 gutxitu ziren 2011ko maiatzean
Elikagaiek urte arteko %0,3ko igoera izan zuten eta gainerako produktuek %3,0ko jaitsiera
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2011ko maiatzean %1,8ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %0,3ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %3,0ko jaitsiera.
Araban, urte artean, %1,8 jaitsi dira salmentak nominalki; %1,1 Bizkaian eta %3,2 Gipuzkoan.
Aurreko hilaren, 2011ko apirilaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %1,1 jaitsi ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %1,1eko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %2,3ko jaitsiera.
Apirilaren aldean Bizkaian %0,2ko igoera dago; Araban %2,6 jaitsi eta Gipuzkoan %2,9.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %5,3 murriztu dira urte artean eta %1,2 aurreko hilaren aldean
2010eko maiatzaren aldean elikagaien salmentak %3,7 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %6,1, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira jaitsierak. Bizkaian %4,6ko jaitsiera, Gipuzkoan %6,6koa, Araban %5,3koa, termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %0,6 igo dira 2011ko apirilaren aldean eta gainerako produktuenak %2,0 jaitsi.
Araban %2,5eko jaitsiera, Gipuzkoan %3,1ekoa; Bizkaian %0,2ko igoera, dena termino errealetan.
Azalera handietako establezimenduetako enplegatu-kopurua %0,2 jaitsi zen 2011ko maiatzean apirilaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan. Gipuzkoan %0,6 igo zen; Araban %0,8 jaitsi eta Bizkaian %0,4.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua