HomeGaiakLanaPrentsa Oharrak Euskal AEn nekazaritza...

2011-07-14ko prentsa-oharra

Euskal AEko nekazaritza zentsua- 2009.

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak tamainaz handiagoak dira

Euskal nekazaritza sektorean gero eta gazte gutxiago

2009.ean zentsatutako nekazaritzako ustiategiak 16.554 ziren, aurreko zentsuan, 1999koan, baino %32,8 gutxiago, Eustatek egindako 2009 Nekazaritza Zentsuaren behin-betiko datuen arabera

Landutako Nekazaritzako Azalera (LNA) 190.273 hektarea, 1999an baino 65.017 pasa (%25,5) gutxiago.

LNAren murrizketa bai landutako soroetan (%-6,4 aurreko zentsuarekiko), bai larre iraunkorretan (%-34,9) gertatu da.

Ustiategiko urteko lanaren unitateak (ustiategiko batez besteko ULU) %7,2 jaitsi ziren 1999-2009 aldian.

Emaitza nagusiak. Euskal AE

Abeltzaintza

Azienda-mota guztien ustiategi-kopurua murriztu da 1999-2009 aldian. Jaitsierarik handienak: txerri-ustiategiak (%68,9), hegaztienak (%-39,7) eta behienak (%-35,5). Ardi eta ahuntzenak %5/10 bitartean murriztu ziren eta zaldienak %19,9.

Zentsuen arteko aldian, azienda-mota guztietan ustiategiko batez besteko ale kopurua igo egin zen, ardietan (%-8,5) izan ezik. Hazkunderik handienak behi-ustiategietan (batez beste %88,3 ale gehiago ustiategiko), zaldienetan (%56,4) eta hegaztienetan (%44,5).

Ale-kopururik handiena hegaztiena da, 1,57 milioi ia; ardiak 272.167 eta behiak 136.246.

1999/2009 aldian zaldiak (%25,3), behiak (%21,4) eta ahuntzak (%11,1) ugaritu egin dira. Murriztu egin dira: txerriak (%57,7), ardiak (%13,3) eta hegaztiak (%12,9).

graf0007093_02_e.png

Nekazaritza ustiategietan gazte gutxiago eta emakume gehiago buru

Azken hamarkadan ehuneko hiru puntuz murriztu dira ustiategi-buru pertsona gazteak (40 urte baino gutxiago). 40/65 urte bitartekoak ia 5 puntuz ugaritu dira, eta 65 baino gehiagokoak 2 puntu inguru jaitsi.

Ustiategi buru emakumeak ehuneko 6 puntuz igo da (%31); hiru lurraldeetan igo da eta adin-tarte guztietan. Portzentajerik handiena, ustiategi buru gizon eta emakumeen artean, 40-65 urte bitartekoa da.

 Ustiategi buruaren genero eta adina. Euskal AE

Ohar metodologikoa: Datuak 2008ko urriaren 1etik 2009ko irailaren 30era bitarteko nekazaritza-kanpainakoak dira, 2009. nekazaritza-urte. Hona hemen aintzat hartutako ustiategiak: Landutako Nekazaritza azalera (LNA), 1 hk. Barazkiak, loreak, aire zabaleko edo aterpe baxuko landare apaingarriak, negutegiko laborantzak, haztegiko fruitu-arbolak (zitrikoak barne) edo ureztatuak, 0,2 hk. Negutegiko barazkiak, 0,1 hk. Negutegiko lore eta landare apaingarriak, 0,1 hk. Tabakoa, 0,5 hk. Lupulu edo kotoia, 0,5 hk. Ondoko ezaugarridun ustiategiak: 1999ko nekazaritza-zentsuan abeltzain-unitate (AU) bat baino gehiagokoak, eta Guztirako Marjina Gordina (GMG) Europar Dimentsioko 0,75 Unitate edo gehiago (EDU=1.200 €).

Eragiketa Euskal AEko INErekin eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailarekin lankidetzan burutu da.

Zentsuen arteko alderaketan 2009ko nekazaritzako zentsurako ezarritako irizpideak hartu dira aintzat. Arestian esan bezala, 1999koaren aldean biztanle-arloa mugatu egin da.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel: +34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Mariano Gonzalez Izquierdo Tel:+34-945-01 75 42 Fax:+34-945-01 75 01

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak tamainaz handiagoak dira

Eragiketa : 
Nekazaritza-zentsua
Eragiketa kodea : 
102141
Periodikotasuna : 
Hamar urtekoa
Denbora arloa : 
 2020
Eguneratze data : 
2011/07/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0007093_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali