2011-07-29ko prentsa-oharra
2009an Euskal AEko Herri administrazioek 3.564 milioi euroko defizita izan zuten
Estatuaren administrazioak 262 milioiko defizita izan zuen Euskal AEn; Euskal administrazioek 3.302 milioikoa.
Euskal AEko herri administrazioen (euskal administrazioak, estatuarena eta Gizarte segurantza) defizita 3.564 milioikoa izan zen 2009an nazio-kontabilitatearen terminoetan, BPGren %5,5, Eustaten datuen arabera.
Saldo negatibo hau aurrenekoa da 2000. urtetik, zeinetik dauden eskuragarri datu homogeneoak.
Saldoaren bilakaera negatiboa da bai estatuan, bai 27-EBn: estatuan defizita BPGren %4,1 zen 2008an, eta %11,1 2009an; 27-EBn %2,3 2008an eta %6,8 2009an.
Euskal AEko Herri Administrazioen finantzazio beharren oinarrian baliabide ez-finantzarioen %9,6ko jaitsiera eta enplegu ez-finantzarioen %8,3ko igoera daude, 2008koen aldean.
Baliabide ez-finantzarioen artean, pisurik handienekoen murrizketa nabarmendu behar: Produkzioaren eta inportazioen gaineko zergak, zeinak %29,1 baitira, %7,1 murriztu ziren; errenta eta ondarearen gainekoak (%26,1) %17,7 murriztu ziren; gizarte-kotizazioak (%34,3) %0,6 murriztu ziren.
Enplegu ez-finantzarioen atalean, gizarte-prestazio eta transferentziak, zeinak enpleguen %42,0 diren, %10,5 hazi ziren 2008.aren aldean: 2008an BPGren %14,5 ziren, %16,9 2009an.
Administrazio guztien saldoak egin du okerrera. Estatuaren administrazio erregionalizatua pasa da 2008ko 1.685 milioi positiboetatik 2009ko 293etara. Gizarte-segurantzan 2008ko 122 milioi negatiboetatik 2009ko 554etara joan da.
Euskal administrazioetan finantzazio-beharra 3.302 milioikoa izan zen 2009an (BPGren %5,1); 2008an 758 milioi (BPGren %1,1).
Aurreko ekitaldian bezalaxe, instituzio guztien saldoak egin du okerrera: Eusko Jaurlaritzaren finantzazio beharra 2008ko 785 milioietatik 2009ko 2.545etara joan da. Arabako foru eta udal administrazioetan 122 milioitik 174etara; Bizkaian 2008ko 164 positiboetatik 2009ko 208 negatiboetara; Gipuzkoan 15 negatiboetatik 376 negatiboetara.
Barne eskari publikoaren parte-hartzea barne eskari guztian handitu egin zen 2008ren aldean; %20,8an da, 2,7 puntu gehiago.
Herri administrazioen parte-hartzeak azken kontsumoaren gastuan haziz ere darrai; 2009an Euskal AEko azken kontsumoaren gastuaren %22,6 izan zen, 2008an %21,0.
Hazkunderik handiena gertatzen da Herri administrazioen Kapital Eraketa Gordinaren pisuan Euskal AEko ekonomian, zeina joan den 2008ko %10,6tik 2009ko %15,3ra, 4,7 puntuz hazi da. Inbertsioen %96,4 euskal administrazioek egin zuten, gainerako %3,6 estatu administrazio erregionalizatuak.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Clara Ramos Hernández
Tel.: +34-945-01 75 97 Faxa: +34-945-01 75 01
Herri administrazioen kontu ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago
Herri administrazioen kontu ekonomikoen gaineko datu-bankua