2011-09-22ko prentsa-oharra
2011ko abuztuan industriako prezioek % 0,2 egin dute behera, aurreko hilabetearen aldean
Iazko datuekin alderatuz gero, prezioek % 7,1 egin dute gora
EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko Industriako Prezioen Indizeak % 0,2 egin du behera 2011ko abuztuan, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen abuztuko urte arteko tasak % 7,1eko hazkundea izan du.
Sektore azterketa xehatuenak erakutsi bezala, 2011ko abuztuan, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “Zura, papera, eta arte grafikoak” (% 2,4), “Informatikako eta elektronikako produktuak" (% 0,7), eta “Makineria eta ekipoak” (% 0,5 egin du gora). Prezioen beherakada handiena izan duten arloak, aldiz, hauek izan dira: “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak“ (% -3,5), “Erauzteko industriak” (% -0,5), eta “Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria” (% -0,2).
2010eko abuztutik 2011ko abuztura arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 21,0), “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” (% 20,0), eta "Industria kimikoa" (% 7,7). “Erauzteko industriak” sektoreko prezioek baino ez dute behera egin (% -6,4).
Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, soilik energiaren sektoreak egin du behera: prezioak % 1,8 jaitsi dira. Ekipamenduko ondasunek eta Tarteko ondasunek gora egin dute (% 0,2 bi kasuetan), aurreko hilabetearekin alderatuta. Kontsumo ondasunek ere, oro har, gora egin dute (% 0,2), Kontsumo ondasun iraunkorrek (% 0,4) eta Kontsumo ondasun ez iraunkorrek (% 0,1) gora egin dutelako.
Ondasunen multzo handi hauen prezioen bilakaera guztiek gora egin dute urte arteko aldian. Energiaren prezioak % 20,4 gehitu dira, Tarteko ondasunenak % 5,7, Ekipamenduko ondasunenak % 2,1 eta Kontsumo ondasunenak % 2,2. Azken hauen artean, % 2,9 igo dira Kontsumo ondasun ez iraunkorren prezioak, eta % 0,5 Kontsumo ondasun iraunkorren prezioak.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01.
Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua