2011-09-05eko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak % 2,9 jaitsi dira 2011ko uztailean
Elikagaien salmentek % 0,1 egin dute behera urte batetik bestera eta gainerako produktuen salmentek % 4,2
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko merkataritzako azalera handietako salmentek urtetik urtera % 2,9ko beherakada nominala izan dute 2011ko uztailean. Elikagaien salmentek % 0,1eko beherakada nominala izan dute urte batetik bestera; baina gainerakoek % 4,2 egin dute behera.
Lurraldeka, Araban eman da salmenten beherapen nominal handiena urte batetik bestera, % 5,5ekoa; Bizkaian % 1,6 egin dute behera salmentek eta Gipuzkoan % 4,0.
Aurreko hilabetearekin (2011ko ekaina) alderatuta, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, Euskal AE osoko salmentek % 1,7 egin dute behera balio nominaletan. Elikagaien salmentak aurreko hilabetearen aldean % 3,0 jaitsi dira, eta gainerako produktuen salmentek aldaketa negatiboa izan dute: % 0,9 egin dute behera.
Lurraldeka, eta ekainarekin alderatuta, hiru lurraldeetan eman dira beherapenak: Gipuzkoan % 3,3 egin dute behera salmentek, Araban % 1,8 eta Bizkaian % 0,8.
Balio konstantetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek % 5,8 egin dute behera urte batetik bestera, eta aurreko hilabetearen aldean % 1,8 egin dute behera
2010eko uztailarekin alderatuta, elikagaien salmentek % 3,2 egin dute behera eta gainerako produktuenek % 6,9 egin dute behera, euro konstantetan. Lurraldeen bilakaera aztertu ostean ikusi da guztietan eman dela beherakada. Araban % 8,4 jaitsi da, Gipuzkoan % 6,9 eta Bizkaian % 4,5, balio konstantetan.
Aurreko hilabetearekin (2011ko ekainarekin) konparatuta, eta prezioen eragina alde batera utzi ostean, elikagaien salmentek % 3,4 egin dute behera eta gainerako produktuen salmentek % 1,0.
Lurralde bakoitzean datu ezberdinak eman dira balio errealetan: Gipuzkoan % 3,3ko beherapena eman da, Araban % 2,2koa eta Bizkaian % 0,9koa.
Azalera handietako establezimenduetan lan egin duen pertsona kopurua % 0,4 txikitu da 2011ko uztailean, 2011ko ekainaren aldean (desestazionalizatu ostean). Aldaketa hori positiboa izan da Gipuzkoan (% 0,3ko hazkundea); baina Araban eta Bizkaian beherapenak izan dira (% 1,7 eta % 0,4, hurrenez hurren).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01.
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua