2011-09-28ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2011KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako salmentek %1,1 egin dute behera 2011ko abuztuan

Elikagaien salmentek %1,5 egin dute gora urte batetik bestera, eta gainerako produktuen salmentek % 2,4 egin dute behera

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko merkataritzako azalera handietako salmentek urtetik urtera %1,1eko beherakada nominala izan dute 2011ko abuztuan. Elikagaien salmentek %1,5eko gorakada nominala izan dute urte batetik bestera; baina gainerakoek %2,4 egin dute behera.

Lurraldeka, Araban eman da salmenten beherapen nominal handiena urte batetik bestera, %1,5ekoa; Bizkaian %0,7 egin dute behera salmentek eta Gipuzkoan %1,6.

Aurreko hilabetearekin (2011ko uztaila) alderatuta, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, Euskal AE osoko salmentek %0,2 egin dute behera balio nominaletan. Elikagaien salmentak aurreko hilabetearen aldean %0,4 jaitsi dira, eta gainerako produktuen salmentek aldaketa negatiboa izan dute: %0,1 egin dute behera.

Lurraldeka, eta uztailarekin alderatuta, Arabako salmentek %1,8 egin dute gora; Gipuzkoakoak berdin geratu dira (%0,0) eta Bizkaikoek % 0,8 egin dute behera.

2011ko abuztua. Euskal AEko Azalera Handietako Merkataritzaren Indizearen aldakuntza-tasak (%)

Balio konstantetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek %4,0 egin dute behera urte batetik bestera, eta aurreko hilabetearen aldean %0,2 egin dute behera

2010eko abuztuarekin alderatuta, elikagaien salmentek %1,4 egin dute behera eta gainerako produktuenek %5,2 egin dute behera, euro konstantetan. Lurraldeen bilakaera aztertu ostean ikusi da guztietan eman dela beherakada. Araban eta Gipuzkoan %4,4 egin dute behera (bietan) eta Bizkaian %3,6, balio konstanteetan betiere.

Aurreko hilabetearekin (2011ko uztailarekin) konparatuta, eta prezioen eragina alde batera utzi ostean, elikagaien salmentek %0,3 egin dute behera eta gainerako produktuen salmentek %0,1.

Lurraldeka, eta balio errealak aintzat hartuta, Araban %1,7 egin dute gora; Gipuzkoan aurreko datuak errepikatu dira (%0,0), eta Bizkaian %0,8 egin dute behera.

Azalera handietako establezimenduetan lan egin duen pertsona kopurua %0,6 txikitu da 2011ko abuztuan, 2011ko uztailaren aldean (desestazionalizatu ostean). Aldaketa hori positiboa izan da Araban (%1,2ko hazkundea); baina Bizkaian eta Gipuzkoan beherapenak izan dira (%0,1 eta %2,4, hurrenez hurren).

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel: +34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel:+34-945-01 75 06 Fax:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentek %1,1 egin dute behera 2011ko abuztuan

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2011/09/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0007282_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali