2011-08-08ko prentsa-oharra
Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %0,7 igo ziren 2011ko bigarren hiruhilekoan
Handizkako merkataritza salmentak %1,4 igo eta txikizkakoak %0,4 jaitsi ziren
Eustatek emandako datuen arabera, 2011ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %0,7 hazi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %2,5 nominala murriztu da, urtaro-eraginak kenduta.
Sektoreka, handizkako merkataritzan salmenta nominalak %1,4 handitu dira 2011ko bigarren hiruhilekoan; txikizkakoan %0,4 jaitsi dira 2010eko aldi beraren aldean.
Handizkakoaren barruan positiboki nabarmentzen da Nekazaritza eta elikadura produktuen sektorea, zeinak %5,7ren igoera nominala izan baitu. Produktu erdi landuen eta txatarraren sektorea eta Makineria eta tresneriarena %1,9 eta %0,4 hazi dira. Elikagai ez diren kontsumo-produktuen sektorearen salmenta nominalak %4,6 murriztu ziren.
Txikizkakoan merkataritza espezializatuaren salmentak %1,4 murriztu dira, eta ez-espezializatuan %1,5 igo.
2011ko bigarren hiruhilekoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalen igoerarik handiena Araban izan zen, urte arteko %3,3; Gipuzkoan %0,7 eta Bizkaian %0,0.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %4,3 jaitsi ziren bigarren hiruhilekoan.
2010eko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan handizkako salmentak %4,7 murriztu dira eta txikizkakoak %3,5.
Handizkakoaren barruan urte artekoak ezberdinak izan dira: Nekazaritza eta elikadura produktuen salmentak %0,2 igo dira. Makineria eta ekipoaren salmentak %2,8 murriztu dira eta Produktu erdi landuen eta txatarrarenak %8,9. Elikadura ez diren kontsumo-produktuenak %4,7, beti termino errealetan.
Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %4,7 jaitsi dira merkataritza espezializatuaren salmentak eta %1,0 ez-espezializatuarenak.
Euskal AE osoan, 2011ko lehen hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,3 murriztu da 2011ko bigarren hiruhilekoan.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko datu-bankua