2011/10/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak % 3,2 jaitsi dira 2011ko irailean
Elikagaien salmentek % 0,6 egin dute behera urtetik urtera eta gainerako produktuen salmenta ere % 4,5 jaitsi da
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko merkataritzako azalera handietako salmentek urtetik urtera % 3,2ko beherakada nominala izan dute 2011ko irailean. Elikagaien salmentek % 0,6ko beherakada nominala izan dute urte batetik bestera; gainerako produktuek ere % 4,5 egin dute behera.
Lurraldeen arabera, Araban urtetik urtera salmentek % 5,1eko beherakada nominala izan dute; Bizkaian eta Gipuzkoan % 2,8ko beherakadak izan dira bi kasuetan.
Aurreko hilabetearekin (2011ko abuztua) alderatuta, Euskal AE osoko salmentek % 0,7 egin dute behera balio nominaletan, estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean. Elikagaien salmentek % 0,1 egin dute gora aurreko hilabetearekin erkatuta, eta gainerako produktuek aldaketa negatiboa izan dute, % 1,1 egin baitute behera.
Lurraldeen arabera eta abuztuarekin alderatuta, Gipuzkoako salmentek % 0,6 egin dute gora; Arabakoek eta Bizkaikoek, berriz, behera egin dute, % 2,2 eta % 1,0 hurrenez hurren.
Balio konstantetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek % 6,2 egin dute behera urtetik urtera, eta aurreko hilabetearen aldean % 1,1 egin dute behera.
2010eko irailarekin alderatuta, elikagaien salmentek % 3,8 eta gainerako produktuenek % 7,3 egin dute behera, euro konstantetan. Lurraldeen bilakaera aztertu ostean ikusi da guztietan eman dela beherakada. Araban % 8,0, Bizkaian % 5,8 eta Gipuzkoan, berriz, % 5,9, prezio konstanteetan.
Aurreko hilabetearekin konparatuta, eta prezioen eragina alde batera utzi ostean, elikagaien salmentek % 0,6 egin dute behera 2011ko abuztuarekin erkatuta, eta gainerako produktuen salmentek % 1,4 egin dute behera.
Lurraldeka, Araban % 2,5eko beherakada jaso da, Bizkaian % 1,5ekoa eta Gipuzkoan, aldiz, % 0,1 egin du gora termino errealetan.
Azalera handietako establezimenduetan lan egin duen pertsona kopurua % 0,2 gutxitu da 2011ko irailean, 2011ko abuztuarekin alderatuta (desestazionalizatu ostean). Aldaketa hori positiboa izan da Bizkaian (% 0,3ko gorakada); baina Araban eta Gipuzkoan negatiboa izan da, beherakadak egon direlako (% 0,3 eta % 0,9, hurrenez hurren).
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua