2011/11/24ko prentsa-oharra
2011ko urrian industriako prezioek % 0,1 egin dute gora, aurreko hilabetearen aldean
Iazko datuekin alderatuz gero, prezioek % 7,0 egin dute gora
Euskal AEko industria prezioen indizea: EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek % 0,1 egin dute gora 2011ko urrian, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen urriko urte arteko tasak % 7,0ko hazkundea izan du.
Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala, 2011ko urrian, eta aurreko hilabetearen aldean, “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 0,5) adarrak izan du inflaziorik handiena, eta ondoren daude “Erauzteko industriak” adarra (% 0,4) eta “Metalurgia eta produktu metalikoak” (% 0,3). Prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, aldiz, honakoak izan dira: “Kautxu eta plastikoa, beste produktu mineral ez-metalezkoak” (% -0,4) eta “Informatikako, elektronikako eta optikako produktuak” (% -0,2).
2010eko urritik 2011ko urrira, urte arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” (% 23,8), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 22,5), eta "Industria kimikoa" (% 7,4). “Erauzteko industriak” sektoreko prezioek baino ez dute behera egin (% -1,1), ordea.
Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, Energiak % 0,2 egin du gora; Bitarteko ondasunek (% 0,1) eta Ekipamenduko Ondasunek (% 0,1) ere gora egin dute. Kontsumo Ondasunek oro har gora egin dute (% 0,1), Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorrek gora egin dutelako (% 0,1), Kontsumo Ondasun Iraunkorrek aldaketarik izan ez dutela (% 0,0).
Ondasunen multzo handi hauen prezioen bilakaera guztiek ere gora egin dute urte arteko aldian. Energiaren prezioak % 23,2 gehitu dira, Tarteko Ondasunenak % 4,5, Ekipamenduko Ondasunenak % 2,4, eta Kontsumo Ondasunenak % 2,2. Azken hauen artean, % 2,8 igo ziren Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorren prezioak eta % 0,7 Kontsumo Ondasun Iraunkorrenak.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01.
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua