2011/11/28ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2011KO URRIA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 3,5 jaitsi dira 2011ko urrian

Elikagaien salmentek % 3,3 egin dute gora urtetik urtera eta gainerako produktuen salmenta % 7,1 jaitsi da

Euskal AEko azalera handietako salmentak: Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko merkataritzako azalera handietako salmentek urtetik urtera % 3,5eko beherakada nominala izan dute 2011ko urrian. Elikagaien salmentek % 3,3ko gorakada nominala izan dute urte batetik bestera, eta gainerako produktuek % 7,1 egin dute behera.

Lurraldeen arabera, Araban urtetik urtera salmentek % 4,9ko beherakada nominala izan dute, eta % 4,4koa Bizkaian; Gipuzkoan beherakada % 1,0koa izan da.

Aurreko hilabetearekin (2011ko iraila) alderatuta, Euskal AE osoko salmentek % 1,8 egin dute gora balio nominaletan, estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean. Elikagaien salmentek % 3,2 egin dute gora aurreko hilabetearekin erkatuta, eta gainerako produktuek ere aldaketa positiboa izan dute, % 1,1 ekoa.

Lurraldeen arabera eta irailarekin alderatuta, hiru lurraldeotako salmentek gora egin dute: Bizkaikoek % 2,4, Gipuzkoakoek %1,6 eta Arabakoek % 0,3 egin dute gora.

2011ko urria. Euskal AEko Azalera Handietako Merkataritzaren Indizearen aldakuntza-tasak (%)

Balio konstanteetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek % 6,6 egin dute behera urtetik urtera, eta aurreko hilabetearen aldean % 1,4 egin dute gora.

2010eko urriarekin alderatuta, elikagaien salmentek % 0,3 eta gainerako produktuenek % 9,7 egin dute behera, euro konstanteetan. Lurraldeen bilakaera aztertu ostean ikusi da guztietan eman dela beherakada. Araban beherakada % 7,9koa izan da, Bizkaian % 7,5koa eta Gipuzkoan, % 4,2koa, prezio konstanteetan.

Aurreko hilabetearekin konparatuta, eta prezioen eragina alde batera utzi ostean, elikagaien salmentek % 2,7 egin dute gora 2011ko irailarekin erkatuta, eta gainerako produktuen salmentek ere igoera izan dute, % 0,8koa.

Lurraldeka, Araban % 0,1eko beherakada jaso da eta Bizkaian % 2,0ko igoera; Gipuzkoan ere igoera gertatu da, % 1,2 egin du gora termino errealetan.

Azalera handietako establezimenduetan lan egin duten pertsonen kopurua % 0,7 gehitu da 2011ko urrian, 2011ko irailarekin alderatuta (desestazionalizatu ostean). Aldea positiboa izan da hiru lurraldeotan: Araban eta Bizkaian %0,4 hazi da bietan ere, eta Gipuzkoan % 1,6 igo da.

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 3,5 jaitsi dira 2011ko urrian

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2011/11/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0007563_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali