2011/12/22ko prentsa-oharra
2011ko azaroan industriako prezioek ez zuten aldaketarik izan, aurreko hilabetearen aldean
Iazko datuekin alderatuz gero, % 6,5 egin dute gora
Euskal AEko industria prezioen indizea: EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek ez dute aldaketarik izan 2011ko azaroan, aurreko hilabetearen aldean (% 0,0). Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jasotzen duen azaroko urte arteko tasak % 6,5eko hazkundea izan du.
Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala, 2011ko azaroan, eta aurreko hilabetearen aldean, “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” izeneko adarrak izan du inflaziorik handiena (% 2,4), eta ondoren daude “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 0,9) eta "Industria kimikoa" (% 0,3). Prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, aldiz, honakoak izan dira:
“Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza” (% -1,3) eta “Metalurgia eta produktu metalikoak” (% -0,9).
2010eko azarotik 2011ko azarora, urte arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” (% 23,7), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 23,3), eta "Industria kimikoa" (% 7,7). “Erauzteko industriak” sektoreko prezioek baino ez dute behera egin (% -1,4), ordea.
Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, Energiak % 1,7 egin du gora. Bitarteko ondasunek behera egin dute (% -0,7), Ekipamenduko Ondasunek bezala (% -0,1). Halaber, Kontsumo Ondasunek, oro har, behera egin dute (% -0,1), Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorrek behera egin dutelako (% -0,1); Kontsumo Ondasun Iraunkorrek ez dute aldaketarik izan (% 0,0).
Ondasunen multzo handi hauen prezioen bilakaera guztiek ere gora egin dute urte arteko aldian. Energiaren prezioak % 23,5 gehitu dira, Tarteko Ondasunenak % 3,4, Ekipamenduko Ondasunenak % 2,3, eta Kontsumo Ondasunenak % 1,8. Azken hauen artean, % 2,2 igo ziren Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorren prezioak eta % 0,7 Kontsumo Ondasun Iraunkorrenak.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua