2012-02-28ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak % 0,3 jaitsi dira 2012ko urtarrilean
Elikagaien salmentek % 0,4 egin dute gora urte batetik bestera, eta gainerako produktuen salmentek % 0,6 egin dute behera
Euskal AEko azalera handietako salmentak: Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko merkataritzako azalera handietako salmentek urtetik urtera % 0,3ko beherakada nominala izan dute 2012ko urtarrilean. Azalera handietako elikagaien salmentek % 0,4ko gorakada nominala izan dute urte batetik bestera; eta gainerakoen salmentek % 0,6ko beherakada izan dute.
Lurraldeka, Arabako salmentek % 3,0ko beherakada nominala izan dute, urte batetik besterako datuak alderatuta, baina Bizkaian eta Gipuzkoan bietan eman da % 0,2ko igoera.
Aurreko hilabetearekin (2011ko abendua) alderatuta, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, Euskal AE osoko salmentek % 3,1 egin dute gora balio nominaletan. Elikagaien salmentak aurreko hilabetearen aldean % 3,3 igo dira, eta gainerako produktuen salmentek ere aldaketa positiboa izan dute: % 3,0 egin dute gora.
Lurraldeka, eta abenduarekin alderatuta, hiru lurraldeetan eman dira igoerak: Araban % 1,6 igo dira, Bizkaian % 3,1 eta Gipuzkoan % 3,7.
Balio konstantetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek % 2,8 egin dute behera urte batetik bestera, eta aurreko hilabetearen aldean % 2,8 egin dute gora
2011ko urtarrilarekin alderatuta, elikagaien salmentek % 2,1 egin dute behera eta gainerako produktuenek % 3,1 egin dute behera, euro konstantetan. Lurraldeen bilakaera aztertu ostean ikusi da guztietan eman dela beherakada. Araban % 5,4 jaitsi da eta Bizkaian eta Gipuzkoan % 2,3, balio konstanteetan betiere.
Aurreko hilabetearekin (2011ko abenduarekin) konparatuta, eta prezioen eragina alde batera utzi ostean, elikagaien salmentek % 3,1 egin dute gora eta gainerako produktuen salmentek % 2,6.
Lurraldeka eta datuak balio errealetan emanda, Araban % 1,4 egin du gora, Bizkaian % 2,9 eta Gipuzkoan % 3,3.
2012ko urtarrilean azalera handietako establezimenduetako langileen kopuruak % 2,0 egin du behera, 2011ko abenduarekin alderatuta; are gehiago, datuak desestazionalizatuta, aldagai hori negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Gipuzkoan % 4,6 jaitsi da kopuru hori, Araban % 1,0 eta Bizkaian % 0,9.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua