2012/03/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,4 jaitsi ziren 2012ko otsailean
Elikagaiek urte arteko %1,5eko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %3,1eko jaitsiera
Euskal AEko azalera handietako salmentak: Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko otsailean %1,4ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %1,5eko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %3,1eko jaitsiera.
Araban, urte artean, %3,1 jaitsi dira salmentak nominalki eta %2,2 Bizkaian; Gipuzkoan %0,7ko igoera.
Aurreko hilaren, 2012ko urtarrilaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %1,7 jaitsi ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %0,1eko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %2,8ko jaitsiera.
Urtarrilaren aldean, jaitsierak Araban (%-1,4) eta Bizkaian (%-2,8); igoera (%0,1) Gipuzkoan.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %3,7 murriztu dira urte artean eta %1,9 aurreko hilaren aldean
2011ko otsailaren aldean elikagaien salmentak %0,8 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %5,1, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira jaitsierak. Bizkaian %4,4ko jaitsiera, Gipuzkoan %1,6koa, Araban %5,4koa, termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %0,1 jaitsi dira 2012ko urtarrilaren aldean eta gainerako produktuenak %2,9.
Araban %1,6ko jaitsiera, Bizkaian %3,0koa, Gipuzkoan %0,1ekoa, termino errealetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,2 ugaritu ziren 2012ko otsailean urtarrilaren aldean; Araban%0,4 jaitsi, Bizkaian (%0,0) eta Gipuzkoan %0,9 igo.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua