2012/04/03ko prentsa-oharra
2011n Euskal AEko esportazioak %20,1 hazi ziren, eta inportazioak %12,1
Atzerriarekiko merkataritza-saldoak 3.967 milioiko superabita izan zuen
Euskal AEko esportazioak 21.077 milioi izan ziren 2011. urtean, aurreko urtean baino %20,1 gehiago, Eustaten datuen arabera.
Euskal AEko inportazioak 17.110 milioi izan ziren, aurreko urtean baino %12,1 gehiago; 1.853 milioi gehiago.
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera, bai esportazioetan, bai inportazioetan, dinamikoagoa izan da estatuaren osotasunean baino. Espainian esportazioak %15,4 hazi ziren 2010.aren aldean; Euskal AEn %20,1. Inportazio espainiarrak %9,6 hazi dira; %12,1 Euskal AEn.
Euskal merkataritza saldoak (esportazioak ken inportazioak), 2011ko ekitaldian, 3.967ko milioiko superabita izan zuen, 2010ean baino 1.678 milioi gehiago. Estaldura-tasa 2010eko %115etik 2011ko %123,2ra pasa da, ehuneko 8,2 puntuz handiagoa. Espainiako estaldura-tasa, %82,2; merkataritza-defizita, kronikoa, 46.338 milioi 2011n.
Euskal AEko Produktu ez-energetikoen merkataritza-saldoa 7.599 milioi izan zen, 2010ean 6.079 izan zelarik. Produktu ez-energetikoen estaldura-tasak hobera egin du, 2010eko %161,1etik 2011ko %168,4ra.
Eremu geografikoen arabera, Euskal AEk Europako Batasunarekin duen merkataritza saldoan 2010eko 3.443 milioiko superabitetik 2011ko 5.721era pasatu da, hazkunde nabarmena. Estaldura-tasa %146,6tik %171,8ra pasatu zen, ehuneko 25 puntuz baino gehiagoz egin du hobera.
Bost estatuk jaso dituzte Euskal AEtiko esportazioen erdia pasa (%51,4): Frantziak (%19,6), Alemaniak (%14,4), Estatu Batuek (%6,2), Italiak (%5,6), Erresuma Batuak (%5,6). Inportazioekin ere bost estatutatik etortzen da %51,4: Errusia (%16,2), Alemania (%11,4), Frantzia (%10,2), Iran (%8,3), Txina (%5,3).
10 estaturen rankin hau orain dela urtebetekoarekin alderatuz gero, esportazioetan nabarmentzekoak dira Brasilera (%57) eta Frantziara (%36,6) eta egindakoen hazkundeak. Inportazioen ikuspuntutik bi estatu nabarmentzen dira: Estatu Batuak (%67,4) eta Iran (%61,2). Oro har, urte arteko alderaketa bat egiten bada aurreneko 10 estatuen rankinean, ikusten da hazkunde guztiak positiboak direla, bai esportazioetan, bai inportazioetan; bi salbuespen: Herbehereak (%-5,2) eta Erresuma batua (%-2,8).
Datuak produktuen (kontu-sailen) arabera aztertuz gero, nabarmentzekoa da rankineko aurreneko 10ek esportazioen %41,4 hartzen dituztela. Haietako hiru Garraio Materiala muga-zergen sekziokoak dira: Ibilgailuen parte eta osagarriak (rankinean bigarren), 5-10 pertsonako turismoak (laugarren) eta Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak (bosgarren) esportazio guztien %15,9 hartzen dute; %15,4 izan zen 2010ean, oso antzekoa. Rankineko aurreneko postuan Petrolio olioak (%7,1) daude, Produktu mineralen muga-zergen sekziokoak Hirugarren, Kautxuzko pneumatiko berriak (%6,2), Plastikoak eta kautxua sekziokoak.
Metalak eta beren manufakturak sekzioak haren kontu-sailetako bi sartzen ditu lehenengo hamarren artean: Burdinazko edo altzairuzko Profil (%2,7) eta Tutuak (%2,6). Koke eta petrolio betuna (%331,6) eta Trenbideetarako automotorrak eta autohigiarazitako tranbiak (%211,1) kontu-sailek ehuneko hazkunde handiak izan dituzte nominalki 2010.aren aldean Aztertutako 10 kontu-sailetatik 8 %20 baino gehiago hazi dira nominalki 2010eko esportazio-kopuruen aldean, eta 6 %40 baino gehiago.
Muga-zergen araberako inportazio ia guztiek (21etik 17k) izan dituzte ehuneko aldakuntza positiboak 2010.aren aldean. Diru-kopururik handieneko sekzioen artean nabarmentzekoak dira Plastikoak eta kautxuaren (%37,7), Metalen eta heuren manufakturen (%13,5) eta Produktu mineralen (%13) hazkundeak.
Hiru lurraldeetan, 2010ean, esportazioen bilakaera positiboa izan da: %29,6 Araban, %18,6 Gipuzkoan eta %15,9 Bizkaian.
Inportazioetan ere hazkundea dago hiru herrialdeetan: Araban %16,9, Bizkaian %12,9, Gipuzkoan %6,4.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua