2012/04/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %0,1 gehitu ziren 2012ko martxoan
Elikagaiek urte arteko %1,6ko jaitsiera izan zuten eta gainerako produktuek %1,1eko igoera
Euskal AEko azalera handietako salmentak: Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko martxoan %0,1eko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %1,6ko urte arteko jaitsiera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %1,1eko igoera.
Araban, urte artean, %1,3 jaitsi dira salmentak nominalki eta %0,3 Bizkaian; Gipuzkoan %1,2ko igoera.
Aurreko hilaren, 2012ko otsailaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %1,3 jaitsi ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %2,5eko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,7koa.
Otsailaren aldean, jaitsierak daude hiru lurraldeetan: Araban %0,6, Bizkaian %1,6, Gipuzkoan %1,2.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %2,3 murriztu dira urte artean eta %1,6 aurreko hilaren aldean
2011ko martxoaren aldean elikagaien salmentak %4,1 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %1,2, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira jaitsierak. Bizkaian %2,6ko jaitsiera, Gipuzkoan %1,1ekoa, Araban %3,6koa, termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %2,7 jaitsi dira 2012ko otsailaren aldean eta gainerako produktuenak %1,0.
Araban %0,9ko jaitsiera, Bizkaian %1,9koa, Gipuzkoan %1,3koa, termino errealetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,2 gutxitu ziren 2012ko martxoan 2012ko otsailaren aldean; jaitsiera hiru lurraldeetan gertatu zen. Gipuzkoan %0,5 jaitsi ziren, Araban %0,4 eta Bizkaian %0,1.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua