2012/05/28ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2012ko APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 3,9 murriztu dira 2012ko apirilean

Elikagaien kasuan, urte arteko % 3,0ko hazkundea izan da salmentetan eta, gainerako produktuen kasuan, % 7,9ko jaitsiera.

Euskal AEko azalera handietako salmentak: Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-azalera handietako salmentetan % 3,9ko urte arteko jaitsiera nominala izan da 2012ko apirilean, lan-egutegiaren termino homogeneotan, Eustatek landutako datuen arabera. Azalera handietan, elikagaien salmentan % 3,0ko urte arteko hazkunde nominala izan da baina gainerako artikuluen kasuan % 7,9ko jaitsiera izan da.

Lurraldearen arabera, guztietan ere jaitsierak izan dira: Araban salmenten jaitsiera nominala gertatu da eta urte arteko alderaketa eginda, jaitsiera hori % 7,5 da; Bizkaian, % 3,7ko beherakada izan da eta, Gipuzkoan, aldiz, % 2,5.

Aurreko hilarekin (2012ko martxoarekin) alderatuta, EAE osoko salmentak % 0,4 jaitsi dira termino nominaletan eta urtarokotasunaren efektuak ezabatuta. Elikagaien salmentak aurreko hilean baino % 2,9 gehiago izan dira eta, gainerako produktuei dagokienez, aldakuntza negatiboa izan dute (% 2,2).

Lurraldearen arabera eta martxoarekin alderatuta, Araban % 3,7ko jaitsiera izan da; Gipuzkoan % 0,2, baina Bizkaian gora egin du (% 0,3)

2012ko apirila. Euskal AEko Azalera Handietako Merkataritzaren Indizearen aldakuntza-tasak (%)

Termino konstantetan, EAEko azalera handietako salmentak urte arteko % 6,3 jaitsi dira eta, aurreko hilarekin alderatuta, % 0,8

2011ko apirilari dagokionez, elikagaien salmentan ez da aldakuntzarik izan (% 0,0) baina gainerako produktuen kasuan % 9,8ko jaitsiera izan da euro konstanteetan.

Lurraldearen araberako bilakaerari erreparatuta, hiru lurraldeetan izan da jaitsiera. Araban % 9,8, Bizkaian % 6,1 eta Gipuzkoan % 5,0, termino konstantetan.

Aurreko hilarekin alderatuta, eta prezioen efektua deskontatu ostean, elikagaien salmenta % 2,1 handitu da 2012ko martxoari dagokionez eta gainerako produktuen kasuan % 2,3ko jaitsiera gertatu da.

Lurraldearen arabera, Araban eta Gipuzkoan jaitsiera izan da (% 4,1 eta % 0,6, hurrenez hurren) baina Bizkaian ez da aldakuntzarik gertatu (% 0,0), termino errealetan.

Azalera handietako establezimenduetako langileen kopuruari erreparatuta, 2012ko apirilean urte bereko martxoan baino handiagoa da (% 0,1), termino desestazionalizatutan. Araban eta Bizkaian jaitsierak izan dira (% 0,4 eta % 0,6, hurrenez hurren) baina Gipuzkoan % 1,9ko gorakada izan da.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 3,9 murriztu dira 2012ko apirilean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2012/05/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0008980_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali