2012/06/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %2,9 gutxitu ziren 2012ko maiatzean
Elikagaiek urte arteko %1,8ko igoera izan zuten eta gainerako produktuek %5,7ko jaitsiera
Euskal AEko azalera handietako salmentak: lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko maiatzean %2,9ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %1,8ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %5,7ko jaitsiera.
Araban, urte artean, %1,6 jaitsi dira salmentak nominalki; %4,5 Bizkaian eta %0,5 Gipuzkoan.
Aurreko hilaren, 2012ko apirilaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %0,4 igo dira nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %0,2ko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,5ekoa.
Apirilaren aldean Bizkaian %0,2ko jaitsiera dago; Araban %2,7ko igoera eta Gipuzkoan %0,4koa.
Termino finkoetan, Euskal AEko azalera handietako salmentak %5 murriztu dira urte artean; aurreko hilaren aldean %0,3 igo
2011ko maiatzaren aldean elikagaien salmentak %0,9 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %7,4, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira jaitsierak. Bizkaian %6,5eko jaitsiera, Gipuzkoan %2,6koa, Araban %3,7koa, termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, lehengoan dira (%0,0) 2012ko apirilaren aldean, eta gainerako produktuenak %0,5 igo dira.
Araban %2,3ko igoera, Gipuzkoan %0,5ekoa; Bizkaian %0,4ko jaitsiera, dena termino errealetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,4 gutxitu ziren 2012ko maiatzean apirilaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan.
Oharra: 2012ko maiatzeko Azalera Handietako Merkataritza-Indizearekin markoa eguneratu eta indizearen erreferentzi urte berria 2010 da. Indizearen serieak berriz zenbatetsi dira.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua