HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Aurreneko aldiz Eustatek...

2012/07/17ko prentsa-oharra

EUSKAL ESTATISTIKA URTEKARIA 2012

Aurreneko aldiz Eustatek “Euskal estatistika urtekaria” modu elektronikoan bakarrik eskaintzen du

Euskal errealitate ekonomiko eta sozialari buruzko datu askoren artean, Euskal AEn 165.995 enpresa daudela jakinarazten du

Aurreneko aldiz Eustatek “Euskal estatistika urtekaria” modu elektronikoan bakarrik eskaintzen du haren webean. Lana 30. argitaraldian da, 1981ean paperean agertu zenetik, eta horren helburua da 2012. urtean zehar Euskal AEko ekonomia, gizarte, kultura, politika eta beste arlo batzuetako datu estatistiko garrantzitsuenak zabaltzea. Lurralde historiko bakoitzeko datuak ere jasotzen dira, eta gero horietariko asko inguruko estatukoekin alderatzen dira.

Urtekaria lau atal handitan eratzen da: Ekonomia, Informazioaren gizartea eta I+G+b, Gizartea eta Lurraldea, Ingurumena.

Ekonomia arloan jasotako zenbait daturen arabera, enpresei eta establezimenduei buruzko kapituluan, gure erkidegoan 165.995 enpresa daude eta horiek guztira 890.093 enplegu sortzen dituzte. 84.347 enpresa Bizkaian daude (370.560 enplegu), 56.628 Gipuzkoan (246.554 enplegu) eta 20.683 Araban (166.332 enplegu). 4.337 enpresak Euskal AEn dihardute baina Estatuko gainerako autonomietan dute egoitza; hauek 106.647 enplegu dituzte.

Euskal AEko 185.454 establezimenduei dagokienez, enplegu-geruzarik ugaritsuena 3 langile baino gutxiagokoa da (137.537); 81 enpresak soilik dituzte 500 langile edo gehiago.

2010. urtean, Euskal AEko BPGren % 66,9 zerbitzuen sektoreak sortu zuen; % 24,5 industriak, %7,8 eraikuntzak eta % 0,8 nekazaritza eta arrantza sektoreak. BPG lurraldeka banatuz gero, % 51,2 Bizkaian sortu zen, % 32,5 Gipuzkoan eta % 16,3 Araban.

Industria sektore osoan lan egin duten 218.819 pertsonen artean, 8.545 pertsonak maila teknologiko altuko industrietan egin du lan, 56.230k maila teknologiko ertain-altuko industrietan, 104.607k maila teknologiko ertain-txikiko industrietan eta 40.534k maila teknologiko txikikoetan.

Informazioaren gizartea, familietan nahiz enpresetan, eta I+G+b, zehatz-mehatz jaso dira “Euskal Estatistika Urtekaria, 2012” argitalpen honetan. Argitalpen honi esker dakigu 2012an Euskal AEko familien % 63,2k ordenagailua zeukala etxean eta % 91,4k sakelako telefonoa. Enpresetan, 2011n, establezimenduen % 77,2k zeukan ordenagailu pertsonala, %72,4k Internet eta % 82,8k sakelako telefonoa.

Atal horretako beste adierazle batzuen arabera, adibidez, Euskal AEk BPGren % 2,08ko gastua izan zuen I+Gn 2010. urtean, Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik.

Gizartearen arloan, beste askoren artean jarduera- eta langabezia-tasak agertzen dira. 2011. urtean Euskal AEko jarduera- eta langabezia-tasak % 56,2 eta %10,8 izan ziren. Gipuzkoak du jarduera-tasarik altuena, % 56,9; Arabak % 56,4 eta Bizkaiak % 55,7.

Azken datuen arabera Euskal AEko batez besteko errenta pertsonala 19.631€ dira; 25.376€ gizonezkoena eta 14.242€ emakumezkoena. Gipuzkoak, 20.270€-ko errentarekin, batez besteko errenta pertsonal altuena du; Arabak 19.657€ eta Bizkaiak 19.241€.

“Euskal Estatistika Urtekaria 2012” lanean osasun estatistika zehatz biltzen da. Euskal AEko 44 ospitaleetan 23.061 pertsonak lan egiten dute; biztanle bakoitzak 1.034 euroko gastua sortzen du, eta ospitaleetako sektoreko gastu osoa BPGren %3,5 da. Ospitalez kanpoko artatze publikoari dagokionez, Euskal AEko 472 zentroetan 8.061 profesional ari dira; biztanle bakoitzeko gastua 266€ da eta gastu osoa BPGren %0,90.

Euskal AEk 2.174.033 biztanle zituen 2011ko urtarrilaren 1ean, eta 1.000 biztanleko 9,7 jaiotza; Espainian 10,5.

2011-2012 ikasturtean matrikulatutako 349.095 ikasleen artean 214.242k D ereduan ikasi dute, 74.750ek Bn eta 58.076k An.

Ingurumenean ondoko atalak ditugu: Geografia, Lurralde plangintza, Klimatologia eta Ingurumena.

Hemen da Euskal estatistika urtekaria formatu elektronikoan: Euskal Estatistika Urtekaria

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es Harremanetan jartzeko pertsona: Manu Riveiros Tel.: +34-945-01 75 62 Faxa: +34-945-01 75 01 Euskal Estatistika Urtekariari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Aurreneko aldiz Eustatek ¿Euskal estatistika urtekaria¿ modu elektronikoan bakarrik eskaintzen du

Eragiketa : 
Euskal urtekari estatistikoa
Eragiketa kodea : 
990101
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2012/07/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0009374_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali