2012/07/27ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak % 4,2 jaitsi dira 2012ko ekainean
Elikagaien salmentak % 1,2 jaitsi dira urte batetik bestera eta, gainerako produktuen salmentek, berriz, % 5,7 egin dute behera
Euskal AEko azalera handietako salmentak: Eustaten datuen arabera, Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren salmentak urte artean % 4,2 jaitsi dira 2012ko ekainean, lan-egutegiko baldintza homogeneoei dagokienez. Elikagaien salmentek urte artean % 1,2ko jaitsiera nominala izan dute eta, gainerako produktuei dagozkienak, berriz, % 5,9ko jaitsi dira.
Lurraldeen arabera, Araban % 2,4ko jaitsiera nominala izan dute salmentek urte batetik bestera; Bizkaian eta Gipuzkoan, hurrenez hurren, % 5,0 eta % 3,5 egin dute behera.
2012ko maiatzarekin alderatuta, Euskal AE osoan salmentak nominalki % 0,9 gutxitu dira, urtaroetako eraginak kenduta. Elikagaien salmentak % 0,7 jaitsi dira aurreko hilabeteari dagokionez eta, gainerako produktuek ere, aldaketa negatiboa jasan dute, eta haien salmenta % 1,0 jaitsi da.
Lurraldeen arabera, hiru lurraldeetan salmentak jaitsi ziren maiatzean: Araban % 1,4, Bizkaian % 0,9 eta Gipuzkoan % 0,6.
Balio konstanteetan, Euskal AEko azalera handietako salmentak % 6,4 jaitsi dira urte batetik bestera eta, aurreko hilarekin alderatuta, berriz, % 0,9
2011ko ekainari dagokionez, euro konstanteetan, elikagaien salmentek % 4,8 egin dute behera eta, gainerako produktuen salmentak % 7,4 gutxitu dira. Lurraldeen bilakaerak jaitsiera islatzen du hiru lurraldeetan. Balio konstanteetan, Bizkaiak % 7,1ko jaitsiera izan du, Gipuzkoak % 6,0koa eta Arabak % 4,8koa.
Aurreko hilaren aldean, elikagaien salmentak % 1,3 murriztu dira 2012ko maiatzari dagokionez eta behin prezioen eragina kenduta; gainerako produktuen salmentak % 0,7 murriztu dira.
Jaitsierak izan dira hiru lurraldeetan. Balio errealetan, Araban % 1,1 jaitsi dira salmentak, Bizkaian % 1,0 eta, Gipuzkoan, aldiz, % 0,7.
Azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua ez da aldatu 2012ko ekainean (% 0,0) 2012ko maiatzarekin alderatuta, datuak desestazionalizatuta.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua