HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Euskal AEko jaiotza-tasa...

2012/08/09ko prentsa-oharra

EUSKADI 27-EBn 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko jaiotza-tasa 27-EBko estatuetako batez bestekoaren azpitik da

1.000 biztanleko 9,7 jaiotza; 27-EBn 10,7

Euskal AEko jaiotza-kopurua txikienetako bat da 27-EBn, Eustaten 2010eko datuen arabera. 1.000 biztanleko 9,7 jaiotza ditugu; 27-EBko batez bestekoa 10,7 da. Gure azpitik Malta (9,6), Portugal (9,5), Austria (9,4), Italia (9,3), Hungaria (9), Letonia (8,6) eta Alemania (8,3). Tasarik altuenak: Irlanda (16,5), Erresuma Batua (13) eta Frantzia (12,9). Espainian 1.000 biztanleko 10,5.

Oraingo datuak 1975ekoekin alderatuz gero azken 30 urteetako errotiko aldaketa ikusten da, orduan gurean 1.000ko 19,1 baitzen batez bestekoa. Urte hartan Espainian 18,8koa zen eta 27-EB osatzen dutenen artean adierazle hau 14,7 zen, beraz, urteen arteko (1975-2010) aldea gurean bezain nabarmena ez da, inondik ere.

Heriotzen gainean, 1975ean 1.000 biztanleko 7,1 zen gurean, 2010ean 8,9; Espainian 8,4 eta 8,3. 27-EBko datuak ikusiz gero, 1975ean 1.000ko 10,7 heriotza ziren, eta 9,7 2010ean.

Azkenik, nabarmentzekoa bada Euskal AEk zuela 2010ean 65 urte edo gehiagoko biztanleriaren portzentajerik altuena (%21,1) 27-EBko herrialde guztien artean, eta gainera 15 urte edo gutxiagoko portzentajerik txikiena (%14,6), europar batez bestekoa %15,6 delarik. Espainian %16,9 eta %14,9.

Erreferentziatzat 2000. urtea hartuz gero, Euskal AEn %17,2 ziren 65 urte edo gehiagoko pertsonak eta %12 14 urte baino gutxiagokoak; Espainian %16,8 eta %14,9.

graf0009493_01_e.png

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Manu Riveiros Tel.: +34-945-01 75 62 Faxa: +34-945-01 75 01

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko jaiotza-tasa 27-EBko estatuetako batez bestekoaren azpitik da

Eragiketa : 
Euskadi Europa Batasunean
Eragiketa kodea : 
990107
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
2012-2025
Eguneratze data : 
2012/08/09
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0009493_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali