2012/09/05eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI), 2012KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 3,6 jaitsi dira 2012ko uztailean

Elikagaien salmentek % 2,9 egin dute behera urte batetik bestera eta gainerako produktuen salmentek % 4,0

Euskal AEko azalera handietako salmentak: Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko merkataritzako azalera handietako salmentek urtetik urtera % 3,6ko beherakada nominala izan dute 2012ko uztailean. Elikagaien salmentek % 2,9ko beherakada nominala izan dute urte batetik bestera; baina gainerakoek % 4,0 egin dute behera.

Araban, urte artean, % 2,4 igo dira salmentak nominalki; Bizkaian, berriz, % 4,2 jaitsi eta % 5,7 Gipuzkoan.

Aurreko hilabetearekin (2012ko ekaina) alderatuta, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, Euskal AE osoko salmentek % 1,8 egin dute behera balio nominaletan. Elikagaien salmentak aurreko hilabetearen aldean % 3,5 jaitsi dira, eta gainerako produktuen salmentek aldaketa negatiboa izan dute: % 0,8 egin dute behera.

Lurraldeen arabera, eta ekainarekin alderatuta, Araban % 1,8ko igoera egon da, baina Bizkaian eta Gipuzkoan % 1,4 eta % 4,6ko jaitsierak egon dira, hurrenez hurren.

Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizea. Urte arteko aldakuntza-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Balio konstantetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek % 5,6 egin dute behera urte batetik bestera, eta aurreko hilabetearen aldean % 2,4 egin dute behera

2011ko uztailarekin alderatuta, elikagaien salmentek % 5,8 egin dute behera eta gainerako produktuenek % 5,5 egin dute behera, euro konstantetan. Lurrandeen arabera, eta balio konstateetan, Gipuzkoak % 7,7ko jaitsiera izan du eta Bizkaiak % 6,0koa; Arabak, berriz, % 0,1eko igoera izan du.

Aurreko hilabetearekin (2012ko ekainarekin) konparatuta, eta prezioen eragina alde batera utzi ostean, elikagaien salmentek % 3,6 egin dute behera eta gainerako produktuen salmentek % 1,7.

Hiru lurraldeetan izan dira jaitsierak. Araban salmentek % 0,1 egin dute behera, Bizkaian % 1,8 eta Gipuzkoan % 4,7, balio errealetan.

2012ko uztailean azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %0,4 gutxitu da, urte bereko ekainaren aldean betiere.

Euskal AEko azalera handietako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hile arteko aldakuntza-tasa. Apirila. 2012(p) Uztaila. 2012(p)

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01 Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako salmentak % 3,6 jaitsi dira 2012ko uztailean

Eragiketa : 
Azalera handietako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
ICGS16
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Abuztua 2016
Eguneratze data : 
2012/09/05
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0009603_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali