2012-09-26ko prentsa-oharra
Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,0 handitu ziren 2012ko abuztuan
Elikagaiek urte arteko %2,3ko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %0,3koa
Euskal AEko azalera handietako salmentak: Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko abuztuan %1,0ko urte arteko igoera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentek. Elikagaietan %2,3ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %0,3koa.
Araban, urte artean, %0,2 igo dira salmentak nominalki; Bizkaian eta Gipuzkoan %1,1.
Aurreko hilaren, 2012ko uztailaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %2,6 igo dira nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %2,4ko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %2,7koa.
Uztailaren aldean hiru lurraldeetan izan dira igoerak: Araban %1,6, Bizkaian %2,1 eta Gipuzkoan %4,0.
Termino finkoetan, Euskal AEko azalera handietako salmentak %1,7 murriztu dira urte artean; aurreko hilaren aldean %2,8 igo
2011ko abuztuaren aldean elikagaien salmentak %1,2 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %2,0, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira jaitsierak. Araban %2,1eko jaitsiera, Bizkaian %1,5, Gipuzkoan %1,9, termino finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %3,3 handitu dira 2012ko uztailaren aldean eta gainerako produktuenak %2,5.
Igoerak, hiru lurraldeetan: Araban %2,2, Bizkaian %2,0, Gipuzkoan %4,6, termino errealetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatu kopurua %0,6 handitu zen 2012ko abuztuan uztailaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua